INFO

Matignongo bileraren porrotak sinesgarritasun krisia bistaratu du

Emmanuel Macronek krisi soziala kaletik atera eta bulegoetara bideratzeko eginiko maniobrak turrut egin du. Matignonen hainbat eragilerekin antolaturiko bilera biran «txaleko horiekin» bilkura txertatzeko jokaldiak ez du fruiturik eman. Minutu batzuk baizik ez zuen iraun, atzo, bilerarik gabeko bilerak.


Frantses Gobernuak “txaleko horien” ordezkariekin atzo arratsaldean Matignonen antolaturiko bilkura porrot argiarekin amaitu zen. Are, bilkuraren bilakaerak berak egoera esperpentikoa azaleratu zuen iritzi publikoaren aurrean, bide batez Estatuak bizi duen krisi politikoa benetan sakona dela agerian utziz. Trantsizio energetikorako plana aurkeztearekin batera erregaien gaineko tasak salatzeko sortu zen mugimenduarekin elkarrizketa formalari atea ireki zion joan den asteartean Emmanuel Macronek. Egun berean, txaleko horien ordezkaritza batek François de Rugy ministroarekin lehenengo hartu-emana izan zuen.

Horren ondotik, hainbat eragile sozialekin antolaturiko bilera errondaren baitan gobernuak bigarren interlokuzio ekimena antolatu zuen atzo arratsalderako. Txaleko horiek beraiek iragarri zuten bilkura, baita baieztatu ere Edouard Philippe lehen ministroak emandako hitzorduari erantzuteko prest zirela.

Izan ere, Trantsizio Ekologikorako ministroarekin izandako lehenengo bilkuratik mugimenduak erakutsi duen kakofonia nagusitu da azkenean.

Gogoratzearren, lehenengo bilkuraren atarian zortzi lagunez osaturiko ordezkaritza izendatuta zeukatela jakinarazi zuten txaleko horiek, sare sozialen bidez antolaturiko hautaketa prozesuan 30.000 lagunek parte hartu zutela gaineratuz. Alta, eguna iritsi zenean De Rugyrekin bildu ziren lagunek mintzakide gisa jarduteko zuten legitimitatea zalantzan jarri zuten. Atzoko bilkurak barne egoera are nahasiagoa erakutsi zuen. Bi lagun baizik ez ziren Matignonera bertaratu. Bilera filmatzeko eta zuzenean zabaltzeko eskaera jarri zuten, dirudienez, mahai gainean, eta lehen ministroak ezezkoa eman zuenean bilera amaitutzat eman zuten. Horrela kontatu zuen, behintzat, Jason Herbertek, bi ordezkari horietako batek. Hedabideen aurrean bileraren gorabeherak azaltzeko ez zen gai izan. Alta, bilkura aitzin «hainbat txaleko horiren aldetik» jasandako «presioak» salatu zituen. Une berean, beste telebista plato batean, Christophe Chalençonek, Vaucluseko txaleko hori batek, Matignongo bilera «orain egitea» ezegokitzat jo zuen eta, bide batez, jauregira joandako «bi horiek» ez zutela inor ordezkatzen argitu zuen. Egoera erabat kafkiarra borobilduz, topaketa mamu horren anfitrioiek, Philippek eta De Rugyk adierazpenak egin zituzten elkarrizketaren hasiera ontzat emanez.

 

Peatonalización y blindaje de Campos Elíseos

La ronda de diálogo con agentes sociales con la que el Gobierno de Emmanuel Macron aspiraba a retomar la iniciativa ante el movimiento de descontento simbolizado por el chaleco amarillo no dio frutos.

Las organizaciones sociales que acudieron ayer por la mañana a los encuentros capitaneados por el primer ministro galo, Edouard Philippe, coincidieron en recriminar su cerrazón al Ejecutivo, al que demandaron algún tipo de gesto hacia los «chalecos amarillos», que hoy esperan recobrar el pulso movilizador con la segunda manifestación en París en tan sólo quince días.

El auténtico fiasco en que se tornó la reunión vespertina con los propios «chalecos amarillos», también en Matignon, hizo que para los medios franceses la palabra de Philippe perdiera interés. Anoche optaban claramente por ceder todo el protagonismo al «primer policía de Francia», el ministro de Interior Christophe Castaner, para centrarse en detallar el dispositivo de seguridad previsto ante la marcha amarilla.

Campos Elíseos será hoy una avenida peatonal y la Policía anuncia controles exhaustivos. Muchos de sus exclusivos comercios seguirán la consigna de proteger escaparates, ofreciendo una imagen inusual en estas fechas de exaltación del consumo. M.U.B.