INFO

Bertsoa eta Berri Txarraken abesti baten fusioa

Nerea Ibarzabalek bertsoa eta Berri Txarraken abesti bat fusionatu ditu Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean

Nerea Ibarzabal, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean.

Larunbatean izan zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Onintza Enbeitak jantzi zuen txapela, Jon Enbeita osabaren eskutik jaso zuen gainera. Bilboko Miribilla aretoan jokatutako finala ederra izan zen eta bertan entzundako perlen artean Nerea Ibarzabalen hasierako agur hau dago.

Berri Txarrak taldearen 'Bueltatzen' abestiaren doinua hautatu zuen bertsolari gazteak hasierako agurrarako eta bere hitzak eta talde nafarraren letrak nahastu zituen ariketan.

Sare sozialetan oihartzuna izan du bertsoak.