INFO

Sute batek Donibane Garaziko zurgindegi bat kiskali du

Sute handia izan da bart gauean Donibane Garaziko lantegi batean. Jai Alai etorbidean kokatzen den Bizcaichipy zurgin enpresaren tailerrean piztu zen sua eta horren ondorioz suhiltzaileek ordu luzez jardun behar izan zuten sua mendean hartzeko. Irulegiko Irratiak zabaldu duen informazioaren arabera, orotara 500 metro karratu erre dira aipatu lantegian, era berean inguruan ziren lau auto ere kaltetuak izan dira.

Sute handia izan da Donibane Garaziko zurgindegi batean. (@euskalirratiak)

Bizcaichipy zurgin lantegia gaur itxi behar zuten urte amaierako oporrak direla-eta. Bart gauean piztu zen suteak berta lan egiten duten sei langileak atsekabez bete ditu.

Ezbeharraren ondorioz, sei beharginak langabezi teknikoan daude gaurdanik.

Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, bart piztu zen sua zurgin lantegian. Sugarrak berehala zabaldu ziren eta lantegi barruan zeuden materialek garrak zabaltzen lagundu zuten.

Irulegiko Irratiak eman duen informazioaren arabera, orotara 500 metro koadroko tailerra suntsitu du suteak.

Donibane Garaziko suhiltzaileek gogor lan egin behar zuten sua mendean hartzeko. Horri esker sua ez zen lantegiaren inguruan dauden bizitegietara zabaldu.