Olentzero Picassenteko kartzelan, motxiladun haurrak gogoan
Motxiladun haurrak izan ditu gogoan Sortuk eta Gabon hauetan Picassenteko espetxera eraman du Olentzero bertan preso diren haurrek, euren ziegetatik ikazkin maitea ikus zezaten.
Egun bereziak dira hauek etxe askotan, Gabonen aitzakian mahaiaren bueltan esertzen dira senide eta lagunak janariaz eta konpainiaz gozatzeko. Haatik, une bereziki gogorrak dira hitzordu horietan kale egiten duten senideak daudenean. Euskal preso, iheslari eta deportatuak dituzten familiak egun hauetan biziago sumatzen dute urte osoko hutsunea eta horregatik, euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarria ozenago entzuten da egunotan.
Sortuk kartzelan diren umeak izan ditu gogoan eta euren amaren aldamenean Picassenteko espetxean bizi diren haurrei Olentzero hurbildu nahi izan die. Astelehenean, opariak paperetan bildu, atondu eta Euskal Herria eta Picassenteko espetxea banatzen dituzten ia 550 kilometroak egin zituzten Olentzerok eta Mari Domingik.
Alicanteko kartzelako amatasun moduluan Aitziber Coello, Olatz Lasagabaster eta Idoia Mendizabal dituzte preso, eta haiekin euren hiru seme alabak. Euskal Herritik urrun Gabon gaua igaro behar zuten ume horiek euren ikazkin maitea ikusteko aukera izan zuten, izan ere, haien aurrean Olentzero erraldoi bat puztu zuen Sortuk.
Ekimenaren bideoa sarean zabaldu dute, urtarrilaren 12an Bilbon eta Baionan euskal presoen eskubideen alde egitekoak diren manifestaldietan parte hartzeko deialdiarekin batera.
✊✊✊#Olentzero Picassentera eraman dugu bertan dauden umeei elkartasuna eta ilusioa banatzeko asmoz!
— SORTU #HERRItmoaBIZItu (@sortuEH) 2018(e)ko abenduaren 24(a)
#BadaGaraia#PresoakKalera#IheslariEtaDeportatuakEtxera pic.twitter.com/iuuSJw1XJD
Unai Gonzalez ‘Txino’ preso ohiak gogoan izan zuen atzo orain hamaika urteko Eguberri Eguna. Espetxean zen orduan gasteiztarra, «Jarrai haika Segi» auziagatik 6 urte eman zitruen preso. Egun hartan familiaren bisita jaso behar zuen Terueleko kartzelan, baina, bisitara zihoazela, bere familiak auto istripu larria izan zuen errepidean eta amaginarreba hil egin zen. Hamaika urteko hutsunea gogoratu nahi izan zuen atzo Gonzalezek Twitterren.
Gaur 11 urte. Dispertsioaren 16. biktima.
— Unai Glz - Txino (@ga_unai) 2018(e)ko abenduaren 25(a)
Inoiz egon behar ez zinen errepide batean galdu zintugun.
Maitasuna, alaitasuna eta muxuak ekartzera zentozen.
Maite zaitugu Nati, gurekin zaude, ezagutzen zaituzten biloben begirada eta bihotzetan. #dispertsioastop#OrainPresoak pic.twitter.com/YWQj9vkyiq
Mobilizazioak han eta hemen
Egunotan Euskal Herri luze zabalean asko eta asko dira euskal presoak gogoan egiten diren ekimenak. Elgoibarren, Berroizarren, Lezon, Uharten edota Usurbilen euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatu zuten.
Mari Domingin eta Olentzero euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatzen. pic.twitter.com/fVujrKcQ5m
— Lezoko Enkartelada (@LezoEnkartelada) 2018(e)ko abenduaren 25(a)
#Uharte ko Olentzero 2018 Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera! #BadaGaraia#OrainPresoak pic.twitter.com/epvYhMX7OC
— Ion Andoni Castillo (@uharteko) 2018(e)ko abenduaren 25(a)
Olentzero egunean, iluntzean, Elgoibarren. Sebas Etxaniz, 75 urteko preso elgoibartarra eta Josu Lariz etxeratzeko eskatzeko. Presoen eskubideen alde. pic.twitter.com/egmtwrDuJ5
— JONE (@JONE_OLAIZOLA) 2018(e)ko abenduaren 25(a)
Zanpantzarrak, jentilak, galtzagorriak, Mari Domingi, Olentzero... Usurbilen ere izan dira... eta euskal preso eta iheslarien eskubideen aldarria berriz ere kalean... #Usurbil #MariDomingi #Olentzero #Gipuzkoa #euskalherria #basquecountry #presoaketxera pic.twitter.com/4a1rTPNaiQ
— Xingola Usurbil ♻️ (@XingolaUsurbil) 2018(e)ko abenduaren 24(a)
#Berriozar-ko #Olentzero kalejira ere preso ta iheslariak gogoan #PresoakEtxera #BadaGaraia @sortuEH @SortuNafarroa @SortuBerriozar @naiz_info pic.twitter.com/jmgCVk0b2T
— Josu Jimenez Maia (@itxaurdi) 2018(e)ko abenduaren 24(a)