INFO

Seaskaren 50. urtemuga ospatzeko jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte jada

Biarritzeko Iraty aretoan egingo da, otsailaren 16an, Seaskaren 50. urtemuga ospatzeko jaialdia egingo dute. Berri Txarrak, Willis Drumond, Xiberoots, Diabolo Kiwi eta Txakatuk txaranga arituko dira. Sarrerak salgai daude.


2019. urtea berezia izango da Seaskarentzat, mende erdia beteko baitu. Urte osoan zehar ekitaldi desberdinak antolatuko dituzte eta otsailaren 16ko festak musikazaleak bereziki gozaraziko ditu.

Biarritzeko Iraty aretoan izango da jaialdia, arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Honako taldeak izango dira taula gainean: Berri Txarrak (Ipar Euskal Herrian egingo duen azken kontzertua izango da), Willis Drummond, Xiberoots eta Diabolo Kiwi. Etxepare lizeoko Txakatuk txaranga ere presente egongo da.

Txartelak dagoeneko salgai jarri daude, hamabost eurotan. Internet bidez eros daitezke, musikaze.net/seaska helbidean eta, urtarrilaren 4tik aurrera, Baionako Elkar dendan ere jarriko dituzte.