‘Baionaskada’, Baionan urteari agur esateko maskarada
Olentzero, Bizar Zuri, Lady Gaga, Donald Trump edota Spidermanek parte hartu zuten urteari agur esateko ekitaldian.
NAIZ+
‘Baionaskada’ izena duen emanaldia antolatu zuten abenduaren 31n Baionako karriketan. Urteko azken eguna animatzeko sortu dute. «Ez dugu egin Pastorala, gutiago Maskarada, Gure agerraldiak du izena : Baionaskada», zioten antolatzaileek.
Eskainitako ekitaldian, kalez kalez ibili ondoren, Olentzero eta Bizar Zuriren arteko borroka bat irudikatu zuten. Eguberritako bi pertsonaiez gain, Lady Gaga, Donald Trump zein Spiderman ere presente izan ziren.