Mendi tontorretik, herriko plazatik ala espetxetik, ‘Orain presoak’
Larunbateko mobilizazioen aitzindari, hamaika martxa, hitzaldi, giza kate edo mendi martxa egin dira Euskal Herrian, oraingoa presoen unea dela adierazi eta Bilbora eta Baionara deitzeko.
Larunbatean, Bilbok eta Baionak euskal presoen giza eskubideen aldeko manifestazioak hartuko dituzte. Manifestazioak 17.00etan abiatuko dira Bilboko La Casillatik eta Baionako Errepublika plazatik.
Azken asteotan, Gabonak tarteko, hamaika ekimen egin dira Euskal Herri luze zabalean presoen eta euren senideen egoera lau haizetara zabaldu eta larunbatean egingo diren manifestazioen berri emateko.
#OrainPresoak
— ELA Gernika-Durango (@ELAGernikDurang) 2019(e)ko urtarrilaren 8(a)
Gaur Durangon datorren larunbateko manifestazioak berotzen @Artisans_Paix den Mixel Berhokoirigoinekin. Ohore bat.#U12Bilbora pic.twitter.com/IFHTN3uGYz
Durangon hitzaldia antolatu dute Bake Artisauen Mixel Berhokoirigoin eta Sareko Joseba Azkarragarekin. Iurretan, ostera, mosaiko herritar bat egin dute larunbateko hitzorduari begira.
Danon artien ein gendun mosaikue!! Danon artien lortuko dogu!! Zapatuen danok Bilbora!! #OrainPresoak #U12Bilbora @sare_herritarra @anboto pic.twitter.com/qgItk0rl65
— Iurretako Sare (@sareiurreta) 2019(e)ko urtarrilaren 8(a)
'Orain presoak' lemapean, Adarramendin
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) 2019(e)ko urtarrilaren 2(a)
Eskualdeko @sare_herritarra ren ekimena, urtarrilaren 12ra begira:https://t.co/BbqAGXRTDN pic.twitter.com/23tl2o9OlS
Urnietako eta Andoaingo Sarek ‘Orain presoak’ lemapean taldeko argazkia atera zuen Adarra mendian urteko lehen egunean. Durangon ere, giza katea osatu zuten presoen eskubideen alde; Bilbon, ostera, bizikleta martxa.
#DURANGO: Giza katea osatuz presoen eskubideen alde urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestaziora deitu dute https://t.co/A7OE2gFlYf #OrainPresoak pic.twitter.com/rqW2DnXDnx
— anboto (@anboto) 2019(e)ko urtarrilaren 5(a)
#OrainPresoak bizikleta martxa ari dira egiten Bilboko erdialdeko kaleetatik. Aste bat soilik geratzen da kaleak betetzeko. #u12Bilbora pic.twitter.com/YMd5R7xCtZ
— Sare Bizkaia (@SareBizkaia) 2019(e)ko urtarrilaren 5(a)
Abenduak 30eko ekimenaren bideo berri bat duzute emen.
— #Aitzol/MikelEtxera#Orainpresoak (@sarexenpelar) 2019(e)ko urtarrilaren 7(a)
Ehundaka izan ginelako milaka izango gara.#U12Bilbora#AitzoletaMikeletxera#OrainPresoak pic.twitter.com/VcUFsr1VTx
Errenterian «hamaika arrazoi hamaika minutu» ekimena egin zuten. Bidasoa ibaiaren bi aldeetan bizi diren bizilagunek, ostera, hiru zutabeen martxa egin zuten presoen eskubideen alde. Zarautzen eta Leitzan ere, batu dira herritarrak presoen eskubideen alde.
Eskualdeko herritarrak elkartu gara Irunen mugen gainetik. Esker mila etorritako guztiei! #OrainPresoak #DenokBateraPresoakEtxera pic.twitter.com/23eZzjdDVw
— Sare Irun#OrainPresoak (@IrunSare) 2019(e)ko urtarrilaren 4(a)
Zarauztarrok ere, urtarrilaren 12an Bilbora. Buserako zerrendak Arranon eta Eguzkin, eman izena lehenbailehen! #OrainPresoak @zarauzkohitza @sare_herritarra @ArraioIrratia pic.twitter.com/mOrGfCwPFg
— Zarauzko Sare #OrainPresoak (@sarezarautz) 2019(e)ko urtarrilaren 5(a)
Leitzan gaur arratsaldean Urtarrilaren 12an Bilbora joateko deia egin dute #OrainPresoak pic.twitter.com/Oh8c3frMRS
— Sare #OrainPresoak (@sare_herritarra) 2019(e)ko urtarrilaren 4(a)
Urruñan ostera, etxez etxe egunkari bidez banatu dute larunbateko zita.
Urruñan etxez etxe egunkariak banatzen hasi gira. Urtarrilaren 12an goazen Baiona eta Bilbora! #OrainPresoak @BagoazGO @Artisans_Paix pic.twitter.com/n7HRSkGxpT
— Larraitz Otazo (@LarraitzOtazo) 2019(e)ko urtarrilaren 2(a)
Oiartzungo gazte ugari Bilbora eta Baionara bertaratuko dira eta gazte gehiago animatzeko, bideoa grabatu dute Oiartzungo hamarnaka gaztek.
⚠11 arrazoi #U12an Bilbo ta Baionako kaliak betetzeko!!
— Ernai Oiartzun (@ErnaiOiartzun) 2019(e)ko urtarrilaren 7(a)
Preso, iheslari eta deportatuik gabeko Euskal Herria nahi ta behar dugu
Oiartzungo gaztiak bertan izango ga!#OrainPresoak
Autobuseko txartelak Kastron pic.twitter.com/hA7rpYiJ9a
Espetxetik ere iritsi da deialdia. Picassenteko kartzelan preso duten Manex Zubiagak erregimen itxiko modulu batean kokatu dituztela eman du aditzera sare sozialetan. «Urte luzez modulu normaletan egon ostean, neurri askoz zorrotzagoak orain, 30 pausuko patioa, "gizarteratzeko" ibilbide eta urratsak laburtzeko», salatzen du kalean direnak manifestazioetara joan daitezen galdegitearekin batera.
Erregimen itxiko moduluan kokatu gaituzte, urte luzez modulu normaletan egon ostean.
— Manex Zubiaga Bravo (@ManexZubiaga) 2019(e)ko urtarrilaren 7(a)
Neurri askoz zorrotzagoak ta 30 pausuko patioa, "gizarteratzeko" ibilbide ta urratsak laburtzeko...#orainpresoak #urtarrilak12 #Picassent pic.twitter.com/mNHNZtwHqW
Babes ugari
Kolore guztietako atxikimenduak bildu dituzte bi hitzorduetarako. Lehen aldiz, sindikalismo osoaren parte hartzea espero dute Bilboko mobilizazioan, eta baita Katalunian preso dauden politikarien senideena ere.
Datorren larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan sindikalgintza osoaren ordezkaritza egongo da
— Sare #OrainPresoak (@sare_herritarra) 2019(e)ko urtarrilaren 5(a)
> info + https://t.co/GJWVdEEpyE #OrainPresoak
>> Urtarrilaren 12ko mobilizazioetarako Atxikimenduak: https://t.co/8CxPtDRoEV pic.twitter.com/unWDwXAaSQ
Kataluniako politikari presoen senideek mobilizazioekin bat egingo dute https://t.co/QGRWJDUsgE @eitbAlbisteak bdz #OrainPresoak
— Sare #OrainPresoak (@sare_herritarra) 2019(e)ko urtarrilaren 5(a)
Baionan ere aniztasuna nagusi izango da. Bertan egingo den mobilizazioak 150 hautetsiren babesa jaso du, tartean, 60 auzapezenak. 40 apaiz ere batu dira deialdira.
Hona hemen 150 hautetsiek baino gehio izenpetu duten deialdia. Urtarrilaren 12an denak Baiona eta Bilbora. #OrainPresoak https://t.co/s9Dz2rkPNH pic.twitter.com/agKnTBSnG5
— Artisans de la Paix (@Artisans_Paix) 2019(e)ko urtarrilaren 5(a)
Ipar Euskal herriko 40 apezek urtarrilaren 12ko manifestaldirat deitzen dute. #OrainPresoak Ikus hemen zerrenda : https://t.co/Nm4Zwne7bU … pic.twitter.com/PX7lqkfboi
— Artisans de la Paix (@Artisans_Paix) 2019(e)ko urtarrilaren 9(a)
Baionara edo Bilbora joan nahi dutenentzat autobusak antolatu dira herriz herri. Azken egun hauetan horiek osatzen ari dira.
Dagoeneko, bi autobus bete ditugu! Behar aina antolatzeko moduan gaude, ...asi ke,...
— Oñatiko Sare (@sareonatigmail1) 2019(e)ko urtarrilaren 8(a)
Animatu! Behar zaitugu!
Zabaldu mezua!#OrainPresoak #PrestGaude #U12Bilbora
IRUÑERRIKO Autobusak APUNTATU ZAITEZ!
— Iruñerriko SARE #OrainPresoak (@irunerriko_sare) 2019(e)ko urtarrilaren 8(a)
Alde Zaharra, Antsoain, Arrosadia, Atarrabia Barañain, Berriozar, Burlata, Elortzibar, Errotxapea, Iturrama, Mendillorri, Uharte, Sanduzelai, Txantrea eta Zizur.
PDFan deskargatzekohttps://bit.ly/2LNkcma #OrainPresoak pic.twitter.com/vblRiL1rdj
Bilboko manifestaziora doazenentzat, hura amaituta, etxera goxo bueltatzeko, Mirentxin Gidariak salda eta txokolate beroa saltzen egongo direla iragarri dute Twitterren.
Betiko lez, Larunbatean @sare_herritarra manifa ostean @MirentxinG salda eta txokolate beroa saltzen egongo gara Arenaleko arkupetan. #Orainpresoak #EdariBeroaElkartasunGoxoa pic.twitter.com/4orUZcEesL
— Garazi Urrestarazu (@GaraziUrresta) 2019(e)ko urtarrilaren 7(a)