INFO

#ExpolioGARA, elkartasun uholdearen hamar adibide

Zabala eta askotarikoa izan da GARAk azken ordutan jasotako babesa. Euskal Herriko mugak gainditu ditu elkartasunak eta sare sozialetara heldu da. Kirolariek, bertsolariek edo beste komunikabidetako kazetariek hartu dute hitza bertan. Hemen hamar adibide.

GARAko gaurko portada.

Baltasar Garzon epaileak 'Egin'-en zorra GARA-ren bizkar utzi zuen 2003. urtean. Orain, 15 urteren buruan, GARA egunkariak hiru milioi ordaindu beharko ditu. Zor ekonomikoa «lapurreta» gisa definitu dute GARAko arduradunek eta egoeraren berri emateko agerraldia eskaini zuten atzo Donostiako erredakzio nagusian.

NAIZen zuzenean emititutako agerraldiak jarraipen zabala izan zuen Euskal Herrian eta baita gure mugetatik kanpo ere. Katalunian oihartzun handia eskuratu zuen prentsaurrekoak eta baita Madrilen egoitza nagusi duten ‘Público’ moduko komunikabideetan ere.

Sare sozialetan ere nabarmena izan da auziak eragindako arreta. Agerraldia bukatu eta minutu gutxitara #ExpolioGARA Espainiako Estatuan Twitterren gehien erabiltzen ari ziren hitzen artean kokatu zen. Egunaren zati handi batean Twitterren ‘trending topic’ izan zen.

Salaketa eta elkartasun mezu anitz eta askotarikoak idatzi ziren. Denak ikusteko jarraitu #ExpolioGARA traolaren joera hemen. Guk, haatik, mezu batzuk aukeratu ditugu.


Lehena Mikel San Jose fAthletic Clubeko jokalariare babes mezua.

Kike Amonarriz umorista eta telebista-aurkezleak ere gogor salatu zuen sare sozialetan GARAk bizi duen egoera. «Egoera kafkiarra izateaz gain, adierazpen askatasunaren aurkako trikimailutzat» jo du zor ekonomikoa.

Juan Kruz Lakasta kazetari iruindarrak, Euskadi Irratia eta Radio Euskadik Bruselan duten Mikel Rotaetxe berriemaileak eta Argiako Lander Arbelaitz kazetariak ere salatu dute GARAk bizi duen egoera.

Jon Maia bertsolariak ere Twitter bidez erakutsi du bere salaketa eta elkartasuna.

Iruñeko alkate orde Patri Peralesek ere elkartasuna erakutsi du.

Iruñeko kaleetan, Katakrak liburu dendak ongi etorri goxoa egiten zion atzo GARAko aleari. «Egunero nahi zaitugu, beste medioekin batera, gosarian, kafean ala meriendan», zioen kartela eskegi zuten atarian. Twitterren, ordea, Rosa Luxemburgoren hitzak ekartzen zituzten gogora,

Herritar anonimo askok salaketa egiteaz gainera, elkartasunez NAIZeko harpidetza egitea edo berritzea erabaki dute orduotan.

Gau partean, eskertua eta hunkitua GARAko zuzendari Iñaki Sotok haren esker ona erakutsi zuen Twitterren babesa erakutsitako lagunei eta «ez hain lagunei ere».