74 urteko motozale bat zendu da Donostian izandako istripuan
Motozale bat zendu da Donostian, Oriamendi pasealekua eta Andoain kalea gurutzatzen diren puntuan bere motoak eta auto batek talka egin ostean. 74 urteko gizonezkoa bertan hil da.
naiz
Donostia
74 urteko gizonezko bat zendu da Donostian, bere motoak kotxe batekin talka egin ostean. Ezbeharra Oriamendi pasealekua eta Andoain kalea gurutzatzen diren puntuan gertatu da eta oraingoz arrazoiak ikertzen dabl gipuzkoar hiriburuko Udaltzaingoa.
Istripua 16:15ak aldera gertatu da eta gizonezkoa bertan hil da.