Ikurrinari ateratako txartel gorriak sareak asaldatu ditu
Sare sozialetan haserrea eta amorrua nabarmena da Bixintxo Bilbao lapurtarrak Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren eskutik jasotako zigorraren ostean.
Urtebeteko zigorra jaso du ziburutarrak Bartzelonako Munduko Txapelketan ikurrina erakusteagatik. Urrian jokatu zen Munduko Txapelketa, Bartzelonako Vall d’Hebron pilotalekuan. Haatik, orain egun batzuk ezagutu du Bilbaok ezarri dioten zigorra.
Iazko urriaren 20an Frantziako selekzioak irabazi zuen urrezko domina; Frantziako selekzioko kideak, baina, Bixintxo Bilbao, Mathieu Ospital, Peio Gixandut eta Peio Larralde ziren, euskal herritarrak guztiak. Podiumean zirela, urrezko domina kolkoan eta ‘La Marsellesa’ megafonian, ikurrina atera zuen Bilbaok eta ekitaldia amaitu arte astindu zuen.
Lau hilabeteren buruan Nazioarteko Federazioaren Diziplina Batzordeak Bilbao zigortu du, hamabi hilabetez nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko debekua ezarriz. Are gehiago, Frantziako Federazioari Munduko Txapelketan parte hartzeko ezarritako fidantza ez dio itzuliko, eta mehatxu egin du Bartzelonan gertatutakoa berriz errepikatuko balitz, zigorra federazioarentzat ere izango dela nabarmenduz.
Albistea azkar zabaldu zen komunikabideetan eta baita sare sozialetan ere, hauetan haserrea eta amorrua eraginez.
Bilbaoren auziaren harira, galdera ere plazaratu da Osoigo plataforman. Elkarte eta erakundeei hiritarren parte-hartze zerbitzuak eskaintzen dizkien plataforma teknologikoan Munduko Pilota Txapelketan ikurrinarekin ateratzeagatik isuna jasotzea zilegi den galdetzen dute.
Jonathan Martinez txiolari ezagunak ere salatu du zigorra ezarri izana eta «inorikotzat» jo du gertatutakoa. Bere txioak oihartzun zabala izan du eta ia bost mila aldiz izan da elkarbanatua.
Ironía es que el pelotari Bixintxo Bilbao se vaya a comer un año de sanción por haber lucido una bandera vasca en el mundial de pelota vasca. pic.twitter.com/0h9u7c3kB5
— Jonathan Martínez (@jonathanmartinz) 2019(e)ko otsailaren 25(a)
Herritar askok onartezintzat jo dute zigorra eta babesa adierazi diote pilotariari sare sozialen bidez.
Onartezina da! Elkartasun osoa Bixintxo Bilbao pilotariari!!!https://t.co/ysXWdqmVrD
— Larraitz Otazo (@LarraitzOtazo) 2019(e)ko otsailaren 24(a)
Bixintxo Bilbao, #zurekingaude pic.twitter.com/zVDduXpkOR
— golo (@golo64) 2019(e)ko otsailaren 26(a)
Aupa Bixintxo, Euskal Herria zurekin !
— Jokin Txiki (@JokinTxiki1) 2019(e)ko otsailaren 23(a)
IZENA, IZANA TA EZINA...
— Aguxtin Alkhat (@Laharraga) 2019(e)ko otsailaren 24(a)
Lotsagarria benetan, aupa Bixintxo!!
Euskal selekzioa orai!!https://t.co/ADKCd6f5CM
Esan ozenki, euskalduna naiz eta harro nago!!
— Malcolm iXa #JoAcuso (@ideiazabaldu) 2019(e)ko otsailaren 25(a)
Bixintxo Bilbaoren zigorraren aurkako ekimena: https://t.co/HkyWNm0JCu
Denok gara Bixintxo Bilbao!#BasquePower ✊ pic.twitter.com/MclglzEP4H
Aupa Bixintxo Bilbao!
— Aitzol Belasko (@aitzolin07) 2019(e)ko otsailaren 24(a)
Denok gara Bixintxo!
— belebeltza (@belebeltxa) 2019(e)ko otsailaren 24(a)
Nazio arteko pilota federazioak Bixintxo Bilbao pilotaria zigortzen du Ikurriña ateratzeagatik Bartzelonako munduko txapelketan. Urte bateko zigorra. Erabaki ahalgegarria eta lotsagarria ! Sustengu osoa pilotariari. pic.twitter.com/QfvhbWppLo
— Nikolas Blain (@nikolasblain) 2019(e)ko otsailaren 23(a)
Pilotak ikutzenhttps://t.co/tqJHwgJorN
— Bixintxo (@iPatxi) 2019(e)ko otsailaren 24(a)
Honek oihartzuna euki behar du...!
— Aitor S-A. M. (@SA_Aitor) 2019(e)ko otsailaren 24(a)
Ikurriña Francoren garaian moduan kontsideratuta..! Ez dago eskubiderik... Ikurriña maite dugun guztion babesa merezi du Bixintxo Bilbao pelotariak. https://t.co/uVfmCXSWXr
Nik jada eztakit noraino iritsiko den errepresioa eta zapalketa. Oraingoan apropiazo kulturak egin digu eraso, euskal izena aprobetxatuz eta geure sustraiak zigortuz. Aupa Bixintxo!
— Línea (@LineaOT) 2019(e)ko otsailaren 25(a)
Babes eskariak
Bilbaoren auziaren harira, EH Bilduk eskaria luzatu zion Lakuari auzian parte hartu eta pilotaria babes dezala galdeginez. Eskaria onartuta, Jon Redondo Lakuako kirol zuzendariak gutuna bidali dio Nazioarteko Pilota Federazioari zigorra bertan behera utz dezan eskatuz.
#Ikurriña erakustea ez da delitu.
— EHBildu Legebiltzar (@ehbildu_legebil) 2019(e)ko otsailaren 25(a)
Gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu Bixintxo Bilbaori, Nazioarteko Pilota Federazioaren zigorra onartezina delako.
Euskal instituzioek badute zer egin.@RebekaUbera-k @PVasco_EuskoL-aren babesa eskatu du jada.#IkurrinakBixintxorenAlde pic.twitter.com/oghvhkOHDT
ℹ️ Eusko Jaurlaritzak gutun bat bidali dio Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzari (EPNF), ikurrina erakusteagatik Bixintxo Bilbaok jaso duen zigorra kentzea eskatuz ➡︎ https://t.co/sV7ZtUFjWi
— Eusko Jaurlaritza (@Gob_eus) 2019(e)ko otsailaren 25(a)
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak ere babesa helarazi dio lapurtarrari.
Bidegabekeria honen aurrean, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak bere babesa helarazi nahi dio Bixintxo Bilbao pilotariari #euskalpilota #BixintxoBilbao #Ikurrina
— gipuzkoapilota (@GipuzkoaPilota) 2019(e)ko otsailaren 25(a)