Kilometroak eta harresiak gainditzen dituzten zorion agurrak
NAIZ+
Hertzainak taldearen ‘Pakean utzi arte’ ozen, euskal presoen euskal herriratzea galdegiten duten banderak eta ikurrinak dantzan. Ernai gazte erakundeko kideek modu honetan zoriondu dute Idoia Martinez, bere urtemugan.
Amurriotik abiatu eta A Lamako espetxeraino, «maitasun eta elkartasunez betetako» 654 kilometro egin ostean, pozarren ospatu dute Martinezen urtemuga sare sozialetan zabaldutako bideoan ikusi daitekeen moduan.
Amurrio ⏩ A Lama. Maitasun eta konpromisoz betetako 654 Km.
— Ernai Aiaraldea (@ErnaiAiaraldea) 2019(e)ko otsailaren 27(a)
Ez dugula etsiko denak kalean izan arte! #GazteokZuekin #PresoTaIheslariakETXERA!
↗️❤️↙️
Zorionak Idoia! #MaiteZaituztegu! pic.twitter.com/rIOQM5Azvo