INFO

Sigi-saga dabilen sugea, Itzuliako tropelaren erakusgarri

2019ko Euskal Herriko Itzuliak badu jada kartela, Yolanda Mosquera irudigile arabarrak egina. Sigi-saga dabilen suge bat ageri da bertan, euskal errepideak zeharkatuko dituen tropelaren erakusgarri.

Bilbon, kartelaren aurkezpenean. (@ehitzulia)

Iaz, Ilustrazio modalitatean Euskadi Saria irabazi berritan, proposatu zion Lakuako Gobernuak lasterketako kartela egitea Mosquerari, zeina atzo izan zen aurkeztua Bilboko Arte Ederren museoan.

Helburua, 36ko altxamenduaren aurreko tradizio bat berreskuratzea, punta-puntako euskal artistei eskatzen baitzitzaien garai hartan Itzuliaren kartela egitea. Mosqueraren lanak ikusizko metafora bat proposatzen du; sigi-saga dabilen sugea ageri da bertan, euskal errepideak zeharkatuko dituen tropelaren erakusgarri.