INFO

Datozen orduetan aske geldituko da Joseba Segurola azpeitiarra

Estatu frantsesean 14 urtez preso egon ondoren, autoritate espainiarren esku utzi dute Joseba Segurola Kerejeta azpeitiarra. Auzitegi Nazionaletik igaro da eta datozen orduetan aske geldituko da. 


2005eko martxoan Polizia frantsesak atxilotu zuenetik, hainbat espetxetan egon da Joseba Segurola, 43 urteko azpeitiarra. 

Zigorra beteta, espainiar autoritateen esku utzi zuten atzo eta gaur pasa da Auzitegi Nazionaletik, errekisitoria batzuk zirela-eta. Epaileak aske uzteko agindu du eta datozen orduetan berreskuratuko du askatasuna.

Madrilgo Soto del Real espetxean dago bitartean.