INFO

Bihar GARAn, Goia (EAJ): «Turismoa gure BGParen %13a da, baina eragozpenak ere baditu»

Donostiako alkate izateko hirugarren kanpaina du Eneko Goiak; 2011n ez zuen lortu, 2015ean bai. Desoreka ekonomikoak ditu hizpide GARAri emandako elkarrizketan, baita turismoaren eragina eta etxebizitzaren arazoa ere.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


2015ean heldu zen Eneko Goia jeltzalea Donostiako alkatetzara, eta orain karguan segitzeko itxaropen sendoak ditu, baina ez da guztiz fio. GARAk bihar argitaratuko duen elkarrizketan, legealdi honetan bere ekimenik onena eta okerrena zeintzuk diren galdetuta, autokritika apur bat egin du, batzuetan Udalbaltza osoaren akordioa bilatu behar zuelakoan. PSErekin batera gobernatu du Goiak.

Hiru gai nagusi ageri dira elkarrizketan. Desoreka ekonomikoei dagokienez, bera buru izan duen Udal Gobernuak inbertsioen bitartez bilatu duela oreka aderazi du Eneko Goiak, eta horren isla direla Altzara edota Urumea aldera bideratutako dirutzak.

Alokairuan eskaintzen den etxebizitzen garestitzea onartzen du EAJko alkategaiak, horri aurre egiteko neurri berriak hartuko direla aurreratuz. Agintean jarraituz gero, gaiak lehentasuna izango duela zin egin du.

Donostian turismoaren afera nabarmentzen da, azkenik. Horretaz galdetuta, Donostiako Barne Produktu Gordinaren (BPG) %13a suposatzen duela aipatu du Goiak, eta ondorioz babestu egin behar dela, baina aldi berean «eragozpenak» sortzen dituela onartu du.

Politika orokorreko gaiei ere erantzun die hautagai jeltzaleak, Estatus Berriaren egitasmoari buruz esaterako.