INFO

Aitzol Iriondo preso lasartearraren lagunek auto istripua izan dute bisitara bidean

Moulins-Yzeuren (Euskal Herritik 740 kilometrora) preso dagoen Aitzol Iriondo lasartearrari bisita egitera zihoazen lagunek istripua izan dute, espetxera iristeko ordubete inguru falta zitzaiela. Susto handia hartu dute, baina ez da kalte pertsonalik izna eta bidaiarekin jarraitu ahal izan dute.

Autoak kalte arinak ditu istripuaren ondorioz. (NAIZ)

NAIZek jakin ahal izan duenez, istripua gaueko 21.30ak aldera jazo da, Euskal Herritik 620 bat kilometrora, Montluçonetik gertu. Moulins-Yzeuren dagoen Aitzol Iriondo bisitatzera zihoazen lagunek izan dute istripua, orein bat errepidera atera denean.

Susto handia hartu dute autoan zihoazen bidaiariak baina onik atera dira.

Kotxeak kalte arinak izan ditu eta bidaiarekin jarraitu ahal izan dute.