INFO

Euskara, gurera etorri direnen begietan

Istoria polita jaso du Twitterren Gari Garaialde argazkilariak, euskaraz mintzatzen ari zela adi adi zuen Aaron txikiaren inguruan.

Diakite, Etorkinekin eta Euskal Babel elkarteak Korrikaren lekukoa eramaten Baionan. © Bob EDME

Gari Garaialde eta Ander Gillenea Bostok Photo argazki agentziako argazkilariak Donostian bazkaltzen ari zirela gertatutako istorioa jaso dute Twitterren. Parte zaharreko taberna batean eserita euskaraz «mundua konpontzen» ari ziren bitartean, ondoan zuten Aaron txikia adi adi. Hego Ameriketatik etorritako familia bateko seme da Aaron eta eskolan ikasitako hizkuntza atentzioz entzuten ari zen bi argazkilarien ahotan. Aaronen amak eman zien azalpena: «liluratua dago esaten ari zareten guztia ulertzen duela dio», esan zuen amak semeaz harro.

Garaialderen txioa deigarria izan da sarean, izan ere 500 atsegite baino gehiago eskuratu ditu. Ondorengo mezuetan azaldu duen bezala, familiak denbora gutxi darama Euskal Herrian eta inguruan ez dute euskaraz egiten duen inor ezagutzen. Bi argazkilarien elkarrizketak euskara eskolako hizkuntza izateaz gainera, komunikatzeko hizkuntza bat dela erakutsi zion Aaron txikiari.

Argazkilariaren txioari tiraka, halako beste egoera batzuk bizi izan dituztenak agertu dira Twitterren: