INFO

Sei kartel lehiatuko dira 2019ko Aste Nagusiaren irudia izateko

‘Festak bihotzez’, ‘Beti Marijaia’, ‘Hasiera’, ‘We love marajaia’, ‘Gure mundua’ eta ‘Bilbao con los brazos abiertos’ izan dira 2019ko Bilboko Aste Nagusiaren irudia izateko lehiaketan finalera heldu diren 6 kartelak. Ekainaren 10etik 14ra bozkatu ahal izango da kartel irabazlea.

Bilboko Aste Nagusirako kartel finalistak. (Bilboko Udala).

133 kartel aurkeztu dira 2019ko Bilboko Aste Nagusiaren irudia izateko lehiaketara, eta haien artean, epaimahaiak sei finalista aukeratu ditu: ‘Festak bihotzez’, ‘Beti Marijaia’, ‘Hasiera’, ‘We love marajaia’, ‘Gure mundua’ eta ‘Bilbao con los brazos abiertos’.

Bilboko Udalatik jakinarazi dutenez, Bizkaia eta Euskal Herriatik aparte, beste hainbat lekutatik ere heldu dira kartelak: Madril, Bartzelona, Sevilla, Leon eta Cuenca, besteak beste.

Lehenengo aukeraketa egin duen epaimahaiko kideak hauek izan dira: Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Yolanda Diez zinegotziak; Ziortza Larreategi Bilboko Konpartsak elkarteko kidea; Joseba Solozabal, kazetaria eta 2009ko Aste Nagusiko pregoilaria izan zena, eta diseinuaren eta komunikazioaren alorretako zenbait profesional: Iraide Egia, Logoritmo agentziako diseinugile grafikoa eta zuzendaria; Sandra Atutxa kazetaria; Esmeralda Herlo blogari bilbotarra; Jose Felix Ruiz, Trupp Publicidad-eko kontuetako zuzendaria eta Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkarteko presidentea; eta Bilbao Art District-eko komisarioak: Andrea Estankona ikertzailea eta MawatreS artista.

Kartel irabazlea ekainaren 10etik 14ra bitartean bozkatuko da. Aukeratzeko erabakiaren balioaren % 66 herritarren esku egongo da, eta gainerako % 33a, aipatutako epaimahai espezializatuaren esku. Euskal Museora joanez, bai udalaren webgunearen bidez bozkatu ahak izango da. Euskal Museoa astelehenetatik barikura, 10.00etatik 19.00etara egongo da zabalik, asteartean izan ezin.

Irabazleak, Bilboko jaien irudia izateaz aparte, 3.000 euroko saria jasoko du.