INFO

Paxkal Indo izango da Garapen Kontseiluko lehendakari berria

Azken hamar urteotan Seaskako lehendakari izan den Paxkal Indok etapa hori bukatutzat emango du larunbatean eta Garapen Kontseiluko presidente kargua hartuko du.

Xabi Harispe eta Paxkal Indo, bi hautagaiak. (MEDIABASK)

Bi hautagai aurkeztu ziren Garapen Kontseiluko lehendakaritzarako, joan zen martxoan Caroline Phillipsek dimisioa eman ondotik: Paxkal Indo eta Xabi Harispe. Mediabask atariak aurreratu duenez, Indo hautatau dute kargurako. 42 bozetatik 29 jaso ditu, eta Harispek, berriz, 12. 

Seaskako lehendakaria izan da Indo azken hamar urteotan, eta etapa horri bukaera emango dio larunbatean. Ostiral eguerdian aurkeztuko dute Garapen Kontseiluko zuzendaritza berria, Baionan.