Eibarrek Roberto Correa fitxatu du eskuin hegala osatzeko
Cadizetik dator, hiru urterako sinatu du eta hasiera batean Alvaro Tejeroren ordezkoa izango da postu horretan.
NAIZ
Eibarrek Roberto Correa eskuin hegaleko atzelaria fitxatu du hurrengo hiru denboraldietarako. Extremadurakoa da, 26 urte ditu eta lbre iritsi da talde armaginera.
Zehazki, 1992ko irailaren 20an jaio zen Badajozen, eta azken bi urteetan Cadizen jokatu du. Guztira 58 partida jokatu ditu andaluziarrekin, gol bat sartu eta bi asistentzia banatuz.
Correak Rayo Vallecanorekin jokatu zuen lehen aldiz Lehen Mailan, bi neurketa baino ez, eta handik Espanyolera joan zen, nahiz eta han ere zazpi partida bakarrik jokatu zituen gorengo mailan. Kataluniatik Cadiz aldera joan zen eta bertan Bigarren Mailan egonkortzea lortu du.