INFO

Sare sozialak, Tafallako hondamendiaren lekuko

Euriteen ondorioz Zidakos eta Sansoain ibaiek gainezka egin zuten atzo, eta kalte handiak eragin dituzte Tafallan eta inguruko herrietan. Bart gauetik Tafallan gertatzen ari zen hondamendiaren lekuko bihurtu ziren sare sozialak.

Urak kalte nabariak eragin ditu Tafallan eta inguruko herrietan. (@bildutafalla)

Euria eta kazkabarraren ondorioz metro koadroko 100 litro pilatu ziren denbora gutxian Erriberriko merindandean. Euriteek eragindako kalteak Twitterren gai nagusienen artean jarraitzen du, 12 orduren ostean. Sareetan dabiltzan irudi eta bideo ikusgarrienak bildu ditugu segidan:

Irudiak zabaldu ahala, Euskal Herriko puntu ezberdinetatik elkartasun mezuak hedatzen joan ziren.

Laguntzeko eta auzolanerako prestutasuna ere agertu du batek baino gehiagok.