INFO

25 urteko gazte bat zendu da Lekornen izandako auto istripuan

Bost autok talka egin dute Lekorne inguruko bidegurutze batean eta 25 urteko gazte bat bertan zendu da.


18:20ak aldera izan da ezbeharra Lekorne inguruko bidegurutze batetan. Hainbat autok egin dute talka, Sud Ouestek jakinarazi duenez. Bertan 25 urteko gazte bat zendu da.

Hazparneko suhiltzaileak bertaratu dira, baita anbulantza eta helikopteroa ere, baina ezin izan dute ezer egin gaztea bizirik mantentzeko. Polizia frantsesa egin da ikerketaren kargu.