INFO

Ehunka bizilagun atera dira kalera Beasainen emakume batek pairatutako sexu erasoa salatzeko

Udalak deituta, elkarretaratzea egin dute Beasainen 13.00etan, emakume batek pairatutako sexu erasoa salatu eta hari babesa eman asmoz. Gipuzkoako Aldundiak bat egin du deialdiarekin. Bestetik, Ertzaintzak ikerketarekin jarraitzen duela jakinarazi du.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Bizilagun ugari bildu dira Beasainen emakume batek salatutako sexu erasoaren aurrean gaitzespena erakutsi eta biktimari babesa erakusteko. Auzokideez gain, Gipuzkoako Aldundia ere presente egon da, Miren Elgarreta berdintasun zuzendariaren bitartez.

Aldundiak adierazpen bat onartu du erasoa salatuz eta emakumeari «babesa eta elkartasuna adieraziz». Era berean, gizarteari eskatu diote «benetako konpromiso bat» hartzeko berdintasunaren bidean. Konpromiso hori ere bere gain hartu du Aldundiak, «biolentziarik gabeko Gipuzkoa bat» eraikitze aldera.

Ertzaintzak erasoa ikertzen jarraitzen du eta oraindik ez da inor atxilotu salaketaren ondotik.