INFO

Astelehenean egin zioten ebakuntza Josu Urrutikoetxeari

Josu Urrutikoetxeari joan zen astelehenean egin zioten ebakuntza, familiak gaur jakitera eman duenez. Parisko erietxe batean ebakuntza egin ondoren presoa buelta da Sante espetxean. Bere askatasuna eskatzeko eskaera auzia, berriz, irailaren 11n izanen da.

Josu Urrutikoetxea. (Gari GARAIALDE)

Azkenik, iragan maiatzean atxilotu zuten Josu Urrutikoetxearen abokatuek haren askatasuna eskatzeko uda hasieran ezarri zuten eskaera aztertzeko auzia irailaren 11n izanen da.

Atxilotu baino lehen ebakuntzaren zain zegoen Ugaoko presoa. Are urologoak asko jota bi hilabeteko epea eman zuen ebakuntza hor egiteko.

Alta, bere txosten medikuaren zaintza zein ebakuntza egiteko protokoloak ez ditu behar bezala kudeatu Santeko presondegiak.

Azkenik, familiak gaur jakitera eman duenez, joan zen astelehen arratsaldean ebakuntza egin zioten Urrutikoetxeari.

Parisko erietxe batean ebakuntza egin ondoren atzo berriz bueltan zen Santen.