Etxean gelditzen bagara ere, poteoa eta bermuta mantendu daitezke
Ordu (edo egun luzeak) etxean eman beharra nekeza eta aspergarria suertatu daiteke. Asteburua izanik poteo edo bermutik gabe gelditzea arazo larria izan daiteke. Baina etxean ederki aski egon gaitezke. Dagoenarekin moldatu beharko dugu.
Asteburua. Eguraldi ona. Batzuek kirola egiteko grina zuten. Beste batzuentzat ordea zailago da parrandarik egin gabe etxean gelditzea. Batzuentzat ia ezinezkoa dela esan genezake. Horregatik ez dago gaizki begirada atzera botatzea eta euskal musikaren klasiko bat berreskuratzea (gaztelaniaz bada ere). Kortatu gauza askotan aitzindaria izan zen musika arloan eta badirudi larunbat gauean etxean gelditzearen abantailak ere ikusi zituztela.
@muguruzafm te explica el plan#YoMeQuedoEnCasa pic.twitter.com/HJ7GKBEauF
— ɐᴉɹɹɐɥәɹɹә@ 落#ElCrio (@erreharria) March 14, 2020
Bermuta hartzeko ezin bada plazako tabernera jaitsi, ez dago arazorik. Etxean ere plan ederra egin genezake eta, bide batez, auzotarrekin sozializatu. Hori bai, beharrezkoak diren distantziak gordeta.
Ohitura onak ez ditugu galduko: ardotxoa eta aperitiboa etxeko leihoan (balkoia falta), hondakin edukiontziei begira. Eta aurreko etxeko Olatzekin solasalditxoa #NiTanMal pic.twitter.com/Gc9w1bDsHo
— Ander Usabiaga (@AnderGurusa) March 15, 2020
Batzuen parranda gogoak gehiegizkoak izan daitezke. Ase ezinak dira. Eta diskotekara joateko aukerarik ez badago, bloke guztia diskoteka bihurtzen dute. Hemen ere auzotarrentzako begirune pittin bat eskatu beharko genuke. Gorago aipatu dugun Kortatu eta Iron Maiden bozgorailuetatik jarriko balituzte eskertuko genuke. Baina etxean egotea eta hau pairatzea batzuentzat jasanezina suerta daiteke.
Los de Morlans no llegan al quinto día. pic.twitter.com/BJViYVa3pj
— Lander Iruin (@iruintxo) March 15, 2020
Eskuak ongi garbitzea ezinbestekoa dela errepikatu digute behin eta berriz. Neurri egokia da koronabirusari aurre egiteko. Baina, zenbat denbora eman behar dugu igurtzika? Batzuek tarte zehatza kontrolatzeko abestia proposatzen digute. Eta iraultzailea da!!!
Egoera horretan behar den higieneari eusteko aholku batzuk
— PCE-EPK☭ (@pce_epk) March 14, 2020
Lavarse las manos con alegría revolucionaria ✊ pic.twitter.com/KQ4QF5nX2t
Euskaraz ere balioko du? Seguru baietz. "Zutik lurrean kondenatu zaren langile tristea..."