Alavesek itxura makala eskainiz eta porrotarekin berrabiarazi du txapelketa Espanyolen etxean (2-0)
Alavesek ez du bide onetik berrekin denboraldia. 2-0 galdu du Espanyolen zelaian eta itxura makala eskaini du. Pachecok hutsegite larri bat egin du eta 20. minututik jokalari bat gutxiagorekin moldatu behar izan dira babazorroak. [Neurketako xehetasunak]
Alavesek porrotarekin berrartu du txapelketa arerio zuzen baten aurka. Espanyol nagusi izan da eta 2-0 gailendu zaio, Bernardo eta Wu Leiren gol banari esker. Pachecoren kaleratzea gakoa izan da neurketaren norabidean. 70 minutuz jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan du eta itxura makala eskaini du, alternatibarik ezin bilatuta.
Lucas Perezen hutsunearekin hasi behar izan du partida Garitanoren taldeak, azken orduko lesio baten ondorioz. Hala, hamaikakoan berritasunak sartu behar izan ditu. Burke eta Vidal izan dira jokalari aurreratuenak eta Martin eta Edgarrek jokatu dute hegaletatik. Hasierako minutuetan bizitasunez aritu dira baina bizitasun hori itzaltzen joan da minutuak aurrera egin ahala.
Expulsado.
— Fútbol en Movistar+ (@MovistarFutbol) June 13, 2020
Balón en largo, Pacheco mide mal la salida y agarra el balón con las manos fuera del área. #VolverEsGanar pic.twitter.com/DdhVtKwNUe
Pachecok, area kanpoan, eskuekin ukitu du baloia, norabidea gaizki kalkulatzearen ondorioz −horrelako akatsak hiru hilabeteko geldialdiaren albo-kalteak izan daitezke baina ulergaitza izan da−. Txartel gorria ikusi du eta Garitanok taldea moldatu behar izan du. Roberto Jimenezek debuta egin du atean eta meritu handiko lau geldiketa egin baditu ere, ezin izan du geratu Bernardoren burukada atsedenaldiaren atarian.
Aldageletatik bueltan ere ez du bere lekua aurkitu Alavesek eta konturatu orduko 2-0koa jarri du markagailuan Wu Lei aurrelariak.
Ezin moldatuta
Zelai erdia indartzen saiatu da Garitano. Pons atera du Vidalen ordez, honek minen bat zuelako eta ondoren Tomas Pina zelairatu da. Burke eskoziarrak, ordea, ez du apenas aukerarik izan Espanyolen defentsa lerroa apurtzeko bere lastertasuna baliatuz.
Datu adierazgarri bat ere utzi du neurketak: Alavesek ez du jaurtiketari egin Oierrek defendatutako atera 90 minututan −eta orotara, jaurtiketa bakarra egin du−; Espanyolek, aldiz, bederatzi egin ditu hiru zutoinen artean eta 19 guztira.
70' ⏱️ | 2-0
— Deportivo Alavés (@Alaves) June 13, 2020
Tomás Pina 헱헲 혃혂헲헹혁헮 en los terrenos de juego
#⃣ #EspanyolAlavés #GoazenGlorioso #VolverEsGanar pic.twitter.com/3EWFmnXjho
Neurketa hau ahaztea komeniko zaio Alavesi. Roberto Jimenezen debuta eta Pinaren itzulera izan dira albisterik baikorrenak baina ikusi beharko da ea Aleix Vidal eta Lucas Perez prest dauden ostegunerako. Jokalari garrantzitsuak dira Garitanoren jokamoldean eta lehen baitlehen bide ona hartzea komeni zaio. Reala izango du aurkari hilaren 18an.