INFO

Euskal Elkargoa berritzeari heldu beharko diote hautetsi berriek

Covid-19aren eraginez bertan behera geratutako Udal Hauteskundeen bigarren itzulia gaur eginen dute Estatu frantsesean. Udal gehienak martxoaren 15ean hautatu bazituzten ere, hainbat hiri handitan –Paris, Marseilla, Lyon eta Bordele kasu– lehia erabakigarriak izanen dira. Ipar Euskal Herrian hemezortzi alkatetza daude gaur jokoan.


Herriko Bozen bigarren itzulia ez da gaur iluntzean amaituko. Behin hautetsontziak itxitakoan, pandemiaren eraginpean antolaturiko hauteskundeek utzitako emaitza nagusiak neurtzeaz gain, epe motzera horiek ekar ditzaketen aldaketez hausnartzeko tartea zabalduko da.

Osasun krisiak, batetik, eta egutegi politikoak, bestetik, bozketak soka luzea ekarriko duela ematen dute aditzera.

Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, orotara, 18 herritan bozkatuko da; horien artean, bi hiriburutan auzapezak hautatuko dituzte, Baionan eta Maulen, hain zuzen.

Ipar Euskal Herriko udal gehienak (142) iragan martxoaren 15ean hautatu bazituzten ere, gaur mila biztanletik gorako 13 hiri edo herritan izanen dira hautetsontziak; besteak beste Biarritzen, Hendaian, Ziburun, Senperen, Bidaxunen, Uztaritzen, Azkainen eta Urruñan.

Estatu frantsesean gaurko bozketak garrantzi berezia du, ez soilik populazio handiko hirien gobernua erabakiko delako –Paris, Lyon, Marseilla, Tolosa eta Bordele, adibidez–, baizik eta hauteskundeen ondotik ziurtzat ematen delako Emmanuel Macron presidenteak gobernuaren birmoldaketa aginduko duela. Bigarren itzulia uda aitzin eta oraindik ere alarma egoera indarrean dagoela egitearen sakoneko arrazoia kabinete krisia da, antza denez.

Ipar Euskal Herrian, gaurko bozketaren ostean «hirugarren itzulirako» prozesua abiatuko da. Falta diren udalen osaera zein den ezagutu bezain pronto Euskal Elkargoa berritzeko hartu-emanen dantza hasiko da.

Heldu den uztailaren 17rako deitu dute Iparraldeko erakundeko lehendakaria hautatzeko biltzarra. Beraz, bihartik aurrera hurrengo lehia hori prestatzea egokituko zaie auzapez berriei.

Euskal Herria Bai-k heldu den uztailaren 9an eginen du biltzar nagusia, abertzaleen aitzinamendua sendotu duten herriko bozen balorazioa egin eta elkargoari begirako estrategia fintzeko. Bilera horren zain gelditu gabe, Hiriburuko auzapez Alain Iriartek Euskal Elkargoko lehendakarigai izateko «gogoeta aktiboan» dagoela aitortu du. «Begi anitz Baionan jarriak dira; ene aldetik, gainerako 17 herrietan ere zer gertatzen den arretaz segitzen dut. Gure herrikideak dira Euskal Elkargoko panorama politikoa erabakitzen dutenak», azaldu zuen “Mediabask” hedabideari eskainitako elkarrizketan. Hiriburuko alkate abertzalearen aitzin urrats horrek agerian uzten du gaur Baionan Jean-Rene Etchegaray eta Henri Etchetoren artean izanen den lehia nagusiak hiriaren eremua gainditzen duela, lurraldearen gobernantzaren auzia erdigunean jarriz.

 

Un repaso a los duelos electorales en Ipar Euskal Herria

Cuatro «cara a cara» –en Baiona, Hendaia, Bokale y Senpere–, seis duelos a tres –en Maule, Itsasu, Urruña, Bidaxune, Uztaritze y Urketa– y tres lizas a cuatro –en Azkaine, Ziburu eta Biarritz–. Ese es el panorama general en los 13 municipios vascos de más de mil habitantes que hoy acudirán a las urnas. No por pequeños menos importantes, también en Aldude, Amenduze-Unaso, Bildoze-Onizepea, Landibarre y Larraine habrá votación. Junto a la incógnita sobre la participación, destaca como clave la elección de los alcaldes de dos capitales. El centrista Jean-René Etchegaray llegó primero el 15M en Baiona y en Maule el comunista Louis Labadot. Los abertzales sueñan con un triplete: Uztaritze-Urruña-Ziburu. En Hendaia y Senpere pueden compartir gobierno. En Biarritz, nunca se sabe. M.U.