INFO

Barañaingo liburutegiko web guneak soilik gaztelera erabiltzen duela salatu du EH Bilduk

Barañaingo Maria Luisa Elio liburutegiaren web guneak gaztelera erabiltzen du soilik. EH Bilduk egoera hau salatu du, Barañaingo euskara udal ordenantza betetzen ez duela nabarmenduz. Estatu espainoleko Kultura Ministerioaren laguntzaz jarri da martxan web orria eta EH Bilduk egoera konpontzeko batzorde ugaritan salatu du du egoera, Navarra Sumaren gobernu taldeak entzungorrarea egin duelarik.

Maria Luisa Elio liburutegiaren web orritik ateratako irudia.

Barañaingo Maria Luisa Elio liburutegiak, orain dela hilabete batzuk web orri berria estreinatu zuen, Estatu espainoleko Kultura Ministerioak eskainita. Hasiera hasieratik web orri berri hau gaztelera hutsean dago, soilik kultur arlotik eskegitzen den informazioa elebitan egiten da.

Gauzak horrela, EH Bilduko udal taldetik behin eta berriz eta batzorde ezberdinetan, jakinarazi izan diote Navarra Suma taldeak zuzentzen duen udal gobernuari, horrek ez duela Barañaingo Eremuan Euskararen Erabilera eta Sustapena Arautzen duen Ordenantza betetzen.

Barañainen egin den azken Kultura eta Euskara Informazio Batzordean, liburutegitik komunikatu ziguten, ez zutela berririk behin eta berriz egindako eskariaz, beharrezko izapideak egin zitezen ordenantza beti zedin, EH Bilduk jakitera eman duenez.

Hori dela eta, Barañaingo EH Bilduk, ohar baten bitartez publikoki salatu nahi du web orria gaztelera hutsean jarraitzen duela eta horrek ez duela euskararen erabilera eta sustapenri buruzko udal ordenantzak ezartzen duena betetzen.