INFO

Katerin Artola eta Iker Belintxon, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren irabazleak

Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketan nagusitu ira. Gaur Seguran eskuratu duten txapelarekin urte oparo bati amaiera bikaina eman diote.

Katerin Artola eta Iker Belintxon, aurtengo txapeldunak. (NAIZ)

Segurako Baratze pilotalekuan ospatu da gaur arratsaldean Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketa. Eta bertan Katerin Artola eta Iker Belintxon osatutako bikotearen lehen maila nabarian gelditu da.

Bigarren urtea dute elkarrekin euskal dantzako bikotetako txapelketetan, eta aurten lehia guztietan garaile edo lehen lerroan egon dira Artola eta Belintxon; Lekeition, Zarautzen eta Donostian irabazi egin dute, eta bigarrenak gelditu ziren Bergaran.

Txapelketaren sailkapenari dagokionez, horrela gelditu da: Katerin Artola eta Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo), lehenak 75 puntuekin. Bigarren, Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia), 70,50ekin; Hirugarren, Maitane Irurzun eta Gorka Duran (Aduna-Villabona), 67 puntuekin.

Atzetik, Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo-Sopela), 62,50ekin; Maider Arrieta eta Jon Ander Iriondo (Azpeitia), 60 puntuekin; June Elorza eta Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia), 59ekin; Maite Beobide eta Mikel Subinas (Azpeitia), 57ekin; Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola (Legazpi), 56,5ekin; Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia), 51ekin; Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia), 50 puntuekin; Leire Eizmendi eta Gorka Kerejeta (Errezil-Azpeitia), 46,5ekin; Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza (Azpeitia), 44,50ekin eta Nagore Kerejeta eta Aner Kerejeta (Azpeitia), 39,5 puntuekin.