INFO

Baionako Avironen partida atzeratu egin dute lapurtarren Covid kasu batzuen ondorioz

Baliteke Avironeko jokalariak aurreko asteburuan Challenge Cup lehiaketan Leicester Tigers taldearen aurka jokatutako partidan kutsatu izana. Izan ere, Leicesterrek Newcastle-en aurka jokatu behar zuen neurketa ere bertan behera gelditu da.

Guillaume Rouet Tolosaren aurkako partidan (Gaizka IROZ / AFP)

Castres eta Baionako Aviron taldeen artean igande honetan jokatzekoa zen Top-14 ligako errugbi partida atzeratua izan da talde lapurtarrean izan diren Covid kasu batzuen ondorioz.

Baliteke Avironeko jokalariak aurreko asteburuan Challenge Cup lehiaketan Leicester Tigers taldearen aurka jokatutako partidan kutsatu izana. Izan ere, larunbat honetan Leicesterrek Newcastle-en aurka jokatu behar zuen neurketa ere bertan behera gelditu da hainbat kasu positibo antzeman ondoren.

Atzerapena ez da albiste ona baionarrentzat, batez ere Castresek baja garrantzitsuak zituelako bihar 16.00etan jokatu behar zen demarako: Benjamin Urdapilleta, Rory Kockott eta Thomas Combezou.

Castresen kasuan denboraldiko hirugarren atzerapena da, hirugarren eta laugarren jardunaldiko partidak ere bertan behera gelditu zirelako Covid-19ak behartuta.