INFO

ELAk azaroaren 24an eta 25ean egingo du XV. Kongresua, «pandemiak uzten badu»

Bilbon egingo du XV. Kongresua ELA sindikatuak eta, «osasun egoeraren arabera», litekeena da hitzordua egun bakar batera murriztea.

2019ko Kongresuan hartu zuen ELAren gidaritza Mitxel Lakuntzak. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

ELAren XV. Kongresu Konfederala 2021eko azaroaren 24an eta 25ean izango da, ostegun honetan Bilbon egindako Nazio Kontseiluan onartu den bezala.

Kongresuan 736 ordezkarik hartuko dute parte, 350 pertsona eskualdeetatik, beste 350 federazioetatik, gehi Nazio Batzordekideak.

Kongresua Bilbon egingo dute, baina ELAk aurreikusi du hitzordua egun bakarrera murriztu ahal izango dela, datozen hilabeteetako osasun egoeraren bilakaeraren arabera.