INFO

Bilbok Areatzan ospatuko du igande honetan Aberri Eguna

Euskal Herria Batera ekimenaren baitan, eta Euskal Herriko beste hainbat plazetan bezala, bilbotarrek Areatzan batuko dira Aberri Eguna ospatzeko ekintza baten bitartez. Patxo Telleria, Iñigo Lekua, Pihana Bartra eta Yogurina Borova bilbotar ezagunek sustatu dute, besteak beste.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Aberri Egunaren ospakizuna Euskal Herriko herrietako plazetara itzuliko da aurten. Iaz, covid-19aren pandemiaren eraginez, Aberri Eguna oso berezia izan zen. Ez ziren egon ohikoak diren manifestazioak, ezta ekitaldi politikoak ere. Herritarrek etxetik bizi izan zuten, ikurrinak eta Nafarroako banderak balkoietan eta leihoetan zintzilikatuz.

Aurtengo egoera pandemikoak ere manifestazio handiak egotea eragozten du baina, hala ere, Euskal Herriko plazak aldarriz beteko dira segurtasun neurriak mantenduz. Aurten, Euskal Herria Batera ekimenak bultzatuta, ikus-entzunezko bat izango du oinarri, apirilaren 4ean, 12.30ean. «Une bat Euskal Herritarrok elkarrekin partekatzeko; une bat sintonizatzeko. Gure mugikorretan bozgorailuen bolumena igo eta emisioa sintonizatuz. Euskal ikurrak jarriz», azaldu zuten aurkezpen egunean antolatzaileek.

Bilbon 12.00etan hasiko da ekimena Areatzan. Bilbotar ezagun batzuk sustatu dute ekitaldia, hala nola: Patxo Telleria aktoreak, Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak, Oihana Bartra bertsolariak, Larraitz Cisneros 2017ko txupinerak, Yogurina Borova artistak, Patxi Xabier Fernandez Athleticen prentsa arduradunak... Josu Camara aktoreak eta Ane Zabala kazetari eta aktoreak egingo dute aurkezle lana eta Fermi Rubiralta Euskal Herrian ANCk ordezkaria ere izango da bertan.

Bilboko auzoetan ere ekimenak izango dira goizean zehar. Gainera, Euskal Herria Batera dinamikak bolkoiak ikurrinekin apaintzeko deia egin du.