Arabako Mendiak Askek 3.000 alegazio lortu ditu zentral eolikoen proiektuen aurka
Arkamu, Iturrietako Mendiak eta Labrazako zentral eolikoen aurka 3.000 alegazio baino gehiago jaso ditu Arabako Mendiak Aske plataformak. Eragin «konponezina» izango dutela defendatuz, proiektuak «berehala eta erabat» geldiaraztea eskatu dute.
Arabako Mendiak Aske plataformak, euskal mendien industrializazioa geldiaraztea lortzeko sortua, Arkamu, Iturrietako Mendiak eta Labrazako zentral eolikoen aurkako alegazioen bilketaren «erritmo azkarra» nabarmendu. Izan ere, egun gutxiko tartean, 3.000 alegazio baino gehiago jaso ditu.
Alegazio horien arabera, «ezinbestekoa da berdeguneetan mota horretako azpiegitura grisak baztertzea». Plataformaren iritziz, « Arabako lurralde osoan egokitutako parke eolikoen ereduak energia berriztagarrien balioak eta abantailak galtzen ditu».
Gogora ekarri dute 2009an leku horiek babestearen alde agertu zirela bai Gasteizko Legebiltzarra, bai Arabako Foru Aldundia. «Adostasun eta babes hori perbertitzen ari dira proiektu horietan, eta energia berriztagarrien trena ez galtzeko premiaren izenean egiten da», salatu dute.
Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak inpaktua «paisaian baino ez» zela izango defendatu zuen bere garaian. «Benetako irismenak ezin du ezkutatu plan horiek egiteak ekarriko lukeen inpaktu konponezina, eta energia berriztagarrien aterkia erabiltzen du horiek biodibertsitatearen babesarekin bateragarri egiten saiatzeko, ekosistemak suntsitzea haiek babestearekin bateragarria balitz bezala», gehitu dute.
Hori dela-eta, Horregatik, «azpiegitura gris hauek ingurumen-balio handiko eremuetatik baztertzea» eta «abian diren zentral eolikoen proiektuak berehala eta erabat geldiaraztea eta gure mendiak, zeregin horretarako bazterketa-eremu izendatzea» eskatu du Arabako Mendiak Aske plataformak.
Proiektu horien berri eman eta alegazioak biltzen jarraitzeko, plataformak Maeztun apirilaren 24an, 12:30ean, eta Agurainen, maiatzaren 22an, 12:30ean, mobilizazioak deitu ditu.