INFO

Indautxu Eguna ospatuko dute asteburuan

Indautxu Eguna ospatuko dute maiatzaren 8an eta 9an. Pailazoak, bertsoak, mahai jolasak, kontzertua, mendi martxa... egitarau oparoa antolatu du Indautxuko Jai Batzordeak.

2019ko Indautxu Eguneko bazkaria. (AEK Indautxu)

Asteburu honetan, maiatzak 8 eta 9, Indautxu Eguna ospatuko dute Bilboko erdiguneko auzoan. Indautxuko Jai Batzordeak antolatzen du eta bertan auzoko eragile ezberdinek eta hainbat norbanakok parte hartzen dute.

Haurreko urtean, covid-19ak eragindako egoera zela eta, telematikoki egin behar izan zuten, baina aurten, plazan berriz ere elkartzea erabaki dute «aurreko urteetan sortutako ilusio hori ez diluitzeko».

Indautxu plazan izango dira ekimen guztiak. Larunbatean 11.00etan hasiko da jai giroa Potxin eta Patxin pailazoekin. 12.30ean bertso saioa egongo da Uxue Alberdi, Oihana Bartra eta Nerea Ibarzabalekin.

14.00etan egitaraua prestatzeko laguntza eskaini duten tabernetan bazkaltzeko deia egin dute.

Bazkalostean, 16.30ean, mahai jokoak egongo dira: Xakea, Dixit, Catan, Party Co., Scattergories, Trivial, Partxis...

19.00etan kotzertua egongo da Marta. David eta Goliath taldearen eskutik. 20.00ean berriz, Leie Meie taldea igoko da oholtzara.

Maiatzaren 9an 10.00etan mendi martxa egongo da, eta 12.00etan bisita gidatua.

Indautxuko Jai Batzordeko kideek azaldu dutenez, egitarau honen bitartez «alaitasuna» ekarri nahi dute auzora, «urte latz honetan hain beharrezkoa duguna; eta berriz elkar ikusteko aprobetxatu, auzo izaera indartzea izan baita beti Jai batzordearen helburuetako bat».

Horrelako jai ekimenak auzo komunitatea indartzeko garrantzitsuak direla nabarmendu dute. Horrez gain, iaz covid-19ari aurre egiteko auzoan sortutako babes sarean inplikatutako jende kopuruarekin «pozik» agertu da Indautxuko Jai Batzordeak