Aulestin amaitu dute 60 gazteek EuskarAbenturaren 2021eko espedizioaren bigarren txanda
EuskarAbenduraren aurtengo edizioaren bigarren txandak igande honetan bukatu du espedizio ibiltaria. Bidania-Goiatzen hasi zen, eta hainbat tontor, interes-leku eta herri igaro dituzte gazteek, toki bakoitzean zerbait ikasteko aprobetxatuz, Aulestin abentura amaitu duten arte.
Bidania-Goiatzen ezarri zuten kanpamendua jzioquitar gazteek uztailaren 16an. Geroztik, motxila hartu eta elkarrekin ekin zioten espedizioari. Bidania-Goiatzetik Ernio tontorrera igo eta Tolosara jaitsi ziren gero, han paisaia linguistikoari buruzko hausnarketa egiteko.
Uztailaren 19an Arantzazutik Otzaurterako etapa egin zuten, ondoren Zegaman Urmuga ibilaldi musikatuarekin gozatu ahal izateko. Arantzazutik San Adrianera izan zen lehen zatia. Behin San Adrianen Aranzadi elkartekoek koba eta baselizari buruzko azalpenak eskaini zizkieten gazteei.
Uztailaren 20an iritsi zen EuskarAbentura Aulestira, orduan ere hainbat ordezkari instituzionalen bisitarekin, tartean Lakuako Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua. Mezu argia eman zien: «Euskara berreskuratzea egunero abentura bat da».
Gauean Kai Nakai musikariaren bisita izan zuten gazteek eta kontzertuaz gozatzeaz gain, musika industriari, emakumeek arte eszenan duten tokiari eta euskarari buruzko galderak egin ahal izan zizkioten jzioquitarrek.
Hurrengo egunean Aulestitik Gernikara oinez joan ziren jzioquitarrak, bidean Santimamiñe eta Basondotik pasatuz. Gernikako Arbola bisitatu zuten gero, EuskarAbenturaren helburuetako bat baita, antolatzaileek azpimarratu dutenez, «Euskal Herriko natura-ondasun eta ondasun historiko nahiz kulturalen transmisioa bermatzea».
Aulestiko Iluntzar tontorrera ere ailegatu zen 60 gazteen taldea, han hizkuntza ekologiari buruzko azalpenak jasotzeko.
Larunbatean Aulestitik Lekeitiorako irteera izan zuten gazteek. Karraspioko hondartzan geldialdia egin eta berriz ere Aulestira itzuli ziren, igande honetan abenturari amaiera emateko.