INFO

Osasun pasea derrigorrezkoa Lapurdiko BAB eta Ametzondo merkataritza-guneetan

Ediie Bouterak, Pirinio Atlantikoetako idazkari nagusiak, abuztauren 16an iragarriko ditu Ipar Euskal Herrian ezarriko diren osaun neurriak. Baiona inguruan diren BAB eta Ametzondo saltegietan derrigorrezkoa izango da osasun pasea.

baionako BAB merkataritza-gunean osasun pasea beharrezkoa izango da aurreantzean. (Guillaume FAUVEAU)

Gobernu frantsesak asteazkenean aditzera eman zuen 20.000 metro karratuko azalera gainditzen duten merkataritza-guneetan derrigorrezkoa izango osasun pasea, baldin eta saltegi horiek covidaren intzidentzia tasa altua den departamenduetan aurkitzen badira. Hau da, 100.000 biztanleko 200 kasu baino gehiago dituzten lekuetan.

Ipar Euskal Herrian 100.000 biztanleko 200 kasuen langa gainditua da, nahiz eta egoera pixkanaka hobetzen hasi den. ARS osasun agentziak abuztuaren 6an eman zituen azken emaitzen arabera Ipar Euskal Herriko intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 290,7koa zen eta kopuruak gora egin zezakeela ohartarazten zuten. Horren adierazle da uztailaren 26tik Plan Zuria indarrean dela Baioanko ospitalean, suspertze eremuan gaixoen kopuruak gorakada izugarria izan baitzuen.

Hortaz, 20.000 metro karratuko azalera gainditzen duten saltegiei osasun neurri berriak ezartzeko baldintzak betetzen dira Ipar Euskal Herrian, baina orain arte ez da ordezkari publikorik mintzatu neurri berriak indarrean noiz jarriko diren argitzeko. Ordea, Eddie Bouttera, Pirinio Atlantikoetako idazkari nagusiak berriki jakinarazi duenez astelehenean prentsaurrean emango ditu azalpenak eta, horren ostean, astartean edo asteazkenean, indarrean jarriko da osasun pasea erakusteko neurria Lapurdiko bi merkataritza-gune handienetan.

Soilik bi saltegik gainditzen dute 20.000 metroko azalera Ipar Euskal Herrian, Baionako BAB saltegiak eta Hiriburun dagoen Ametzondo-Ikea merkataritza-guneak. Beraz, asteburu honetan oraindik ez da derrigorezkoan izango osasun pasea erakustea aipatu bi saltegietean, baina datorren astetik aitzina erosleek osasun pasea edo azken 72 ordutean egiondago PCR froga erakutsi beharko dute.

Neurri gehiago

Abuztuaren 11an iragarri zituen Gabriel Attalek, Gobernu frantseseko bozeramaileak, Frantziako Defentsa Kontseilua bildu ostean hartu ziren erabakiak. Horien artean, 100.000 biztanleko 200 kasu baino gehiago zituzten departamenduetako prefetei saltoki handietan osasun pasea gerrigorrezko izateko aginbdua eman ziela jakin arazi zuen.

Bestalde, Attalek aditzera eman zuenez udazkenetik aitzina ez dira gehiago PCR probak dohan egingo ospitale publikoetan, baldin eta medikuak espreski eskatzen ez badu. Ondorioz, urriaren erdi aldetik aitzina, PCR proba egin nahi duenak bere poltsikotik ordaindu beharko du.

Hirugarren txertoa ere izan zuen hizpide Frantziako Gobernu bozeramaileak. Gauzak honela, urte hasieran txertatuak izan ziren pertsona zaurgarrienei zuzendutako kanpaina bat abiatuko da irailaren erdi alera eta hirugarren txertoa nork jaso dezakeen jakin araziko da, segidan, txertaketa burutzeko.

Azkenik, mugetako kontrolen inguruan ere mintzatu zen Attal. «Trinkoagoak, eta oraindik zorrotzagoak« izango direla iragarri du eta «arrisku herrialdeetatik datozen bidaiaren %100 aztertzeko» asmoa dutela ere azaldu du.