INFO

Jakes Casaubon euskal ondarearen basozain zendu da

Urtetan "Gure Bazterrak" emankizunean laguntzaile gisa aritu zen Jakes Casaubon zendu da 96 urterekin, Euskal Irratiek jakitera eman dutenez.

"Gure Bazterrak" emankizunaren animatzaileak, Etxezarreta eta Casaubon, Argia saria eskutan, 2012an. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

1977az geroztik "Gure Bazterrak" emankizunean laguntzaile gisa aritu zen Jakes Casaubon zendu da 96 urte zituela, Euskal Irratiek astearte honetan jakitera eman dutenez.

Lucien Etxezarretarekin batera Euskal Herriko txoko anitzetara hurbildu zen. Hizkuntza, euskal ondarea eta kulturari atxikimendu berezia erakutsi zitzaien bizitza osoan zehar 1925ean Izuran sortutako euskaltzalea.

Gerla garaian basozain izateko ikasketak egin zituen Frantzia aldera Jakes Casaubonek. Euskal Herrira itzuli ondore Senperen lanean aritu zen, hain zuzen, oihana zaintzen.

Pilota zale amorratua, Biarritzen aritu zen kirola sustatzen. Bizkaitarrak kirol elkartearen sustatzaileetariko bat izan zen 2004an pilotalekuei buruz liburua plazaratu zuen Jakes Casaubonek.

Luzien Etxezarreta kazetariak gidaturiko "Gure Bazterrak" emankizunean parte hartu zuen. Berarekin batera Argia saria jaso zuen 2012an, Usurbilen.

Baiona Hiria ohorezko saria jaso zuen baitaere.

«Euskal Herria eta euskal kultura ditut maite, nire bizia dira, baina ikerlari xume bat baizik ez naiz», azaldu zion Etxezarretari 2004an eginiko elkarrizketa batean.

Bere ibilbide luzean zehar hainbat ikerlariekin harremana izan zuen. Ataunen bertan gurutzatu zuen Aita Barandiaran aipagai izan zuen solasaldi horretan.

Garaian nehor ez zela ondareari buruz lan zientifikoa egiteko interesik gogora ekarri zuen. «Akitanian jatorrizko herriei buruz ondare handia bazela zioten sarri baina hortik aurrera hutsune handia bazegoen; Barandiaranen itzalpean bospasei lagun ibili ginen, hastapenean, Euskal Herrian ondare handia izateaz gai hura babestea merezi zuelakoan», azaldu zuen zendu berri den kulturgileak.