INFO
Entrevue
Jokin Bildarratz
Lakuako Hezkuntza sailburua

«Une honetan alderdien artean dagoen giroa oso ona da»

EAEko hezkuntza sistemaren gainean akordio bat erdiesteko aukera bolo-bolo dabilen gaia da aspaldi honetan. Jokin Bildarratz sailburuak jarrera ona ikusten du, baina lanerako diskrezioa eskatzen du eta sektoreko eragileei entzuteko unea dela uste du.

Jokin Bildarratz, elkarrizketan. (Jon URBE | FOKU)

Politika Orokorreko Osoko Bilkuran lehendakariak esan zuen Jaurlaritzaren helburua Hezkuntzari buruzko Lege Proiektu berria aurreratzea eta 2022. urtean onartzea dela. Hori oso gertu dago. Data hori jartzea akordioa erdietsiko den konfiantzaren seinalea al da?

Hemen bi gauza daude. Alde batetik, pandemiak erakutsi digu oso urte konplexuan gai izan garela hezkuntza aurrera ateratzeko. Eta aurrera ateratzeko, lehenik eta behin oso garrantzitsua izan da hezkuntza komunitatea, eta hor inguruan dabiltzan eragile guztien lana eta adostasuna. Eta hor denak sartzen ditut; hezkuntza komunitatean daude ikasleak, irakasleak –inoiz ez dugula egin duten lana behar beste nabarmenduko– eta gurasoak. Baina, aldi berean, erakundeek, ikastetxeek, Jaurlaritzak, alderdiek, oposiziokoek ere bai, eta nik Legebiltzarrean halaxe esan diet, urtebete oso eraikitzailea eman dugu. Sindikatuek ere bai. Bilera asko egin ditugu, 103 bilera. Nire ustez oso urte intentsoa baina eraikitzailea izan da. Eta bigarren hausnarketa aspalditik dator, legealdia hasi genuenetik: Hezkuntza Hitzarmena. Pandemia dela-eta hezkuntzaren garrantziaz jabetzeko gai izan gara, herri baten etorkizunerako hezkuntza ezinbesteko tresna dela eta elkarrekin lan eginez gauzak hobeto egiten ditugula ikusteko. Eta ikusi dugu ere zein garrantzitsua den honen inguruan akordioetara heltzea.

Eta bide horretatik lege berria...

Lehenengo gauza akordioa da. Akordio bat, hezkuntzak dituen hainbat gairen gainean: ikasleak izan behar du ardatza; ikastetxea indartu eta enpoderatu behar dugu; eta hezkuntza deszentralizatu behar dugu ikastetxeak ahalduntzeko. Horrek esan nahi du gertuko erakundeak hezkuntzaren inguruan indartu behar ditugula; ikastetxeetako zuzendariak ahaldundu behar ditugula; irakasleak, hezkuntza komunitatea, gurasoak inplikatu behar ditugula. Hori esan nahi du. Eta gauza bagara Hezkuntza Hitzarmena lortzeko, eta nik borondate izugarri ona ikusten dut horretarako, hortik etor daiteke lege bat.

Eta lehendakariak 2022a aipatzen duenean, izan daiteke udaran, izan daiteke udazkenean, horrek esan nahi du Gobernu Kontseiluak zerbait onar dezakeela Legebiltzarrera eramateko, hor alderdi politikoen artean eztabaida bat eman dadin. Baina behetik gora egin beharreko lana dela iruditzen zaigu. Eta nik uste dut une honetan alderdiek duten giroa oso ona dela, oso positiboa, hezkuntzaren aldeko jarrera batekin. Denak oso tonu eraikitzaile batean daude eta uste dut une honetan alderdiei eragileei entzutea tokatzen zaiela. Oro har, hezkuntzaren inguruan eragileak direnei bideak jarri behar zaizkie eztabaidarako, entzun behar zaie, eta gero horren arabera Legebiltzarrean arautu.

Konfiantza marko bat sortu dela esan daiteke?

Bai. Heldu ginenetik eragile guztiekin bilerak egiten ibili gara; zuzendariekin, sindikatuekin... Nik antzeko diagnostikoak entzuten ditut, eta ikusi dut etorkizunera begira, XXI. mendeko laugarren edo bosgarren hamarkadara begira, argi dagoela ze eraldaketa eta ze bide jorratu beharko genituzkeen. Nik uste dut hausnarketetarako guneak sortu behar ditugula, eta oso giro ona ikusten dut hor. Eusko Ikaskuntzak urriaren 22-23an egingo duen ariketa, eta horretan bidelagunak ditugu, antzeko gauza bat da. Azkenean, auzia eztabaidarako eta lanerako giroa sortzea da.

Gauza bat oso garrantzitsua izanik, eta hau ere alderdiei esan diet: hau ez zaigu ondo aterako baldin eta ez bagara diskrezioz aritzeko gai. Benetan gauzak ondo ateratzea nahi badugu, lan asko egin behar dugu. Ezer ezkutatu gabe, baina ez dira eztabaidak plazaratu behar. Eztabaida asko egin behar ditugu, eta eztabaida leial horien ondorioz plazaratuko dira plazaratu beharrekoak.

Hezkuntza gai guztiz estrategikoa da edozein herritan, baina baita eztabaida sakonak sortzen dituen auzia ere. Zer-nolako babesa beharko luke hezkuntzaren inguruko akordio batek, noraino zabaldu beharko litzateke?

Nire iritziz, eta nire asmoa hori da, Gobernua uneotan osatzen dugun alderdiez harago joan beharko luke. Zerbait orokorragoa izan beharko litzateke, bai alderdiei dagokionez, eta baita eragileei ere. Ez da lege bat bakarrik, 2022tik 2035era bitartean egin beharreko hainbat gauza adostu behar dira: erabaki beharko da segregazioaren gainean zer egin behar den; edo matrikula biziaren inguruan. Urtero-urtero lau mila edo bost mila etorkin datozkigu, eta ezin ditugu haien matrikulak sare desberdinen arteko deskonpentsazioan oinarritu; oso era berdintsuan egin beharko da. Horretarako, herriekin, udalekin lan egin behar da.

Akordioa Gobernuko alderdiez harago joan beharko litzatekeela diozu. Eta Gobernuan, gai honek arrakalarik sortzeko arriskurik ikusten al duzu?

Ez, hasiera-hasieratik Alderdi Sozialistarekin adostasun zabal bat dago honen inguruan. Bakoitzak gure programa daukagu, EAJ bezala programa batekin joan ginen hauteskundeetara, Alderdi Sozialista beste programa batekin joan zen, baina gero Gobernu programa bat daukagu eta zentzu honetan ez dago arazorik. Horregatik esaten dut momentu honetan alderdi politiko desberdinekin daukadan harremanetan oso jarrera positiboa dagoela. Eta adostasun zabala dago, gainera, diskrezioz, isilik, lan egin behar dela, jakinda momentu honetan, batik bat, eragile sozial desberdinen arteko lana dela azpimarratu beharrekoa. Entzun behar zaie, gero alderdiek beren protagonismoa izan dezaten. Momentu honetan ez da alderdien garaia, entzuteko garaia da, gero alderdiek sintesia jaso eta arautzeko.

Hainbat ikerketak esaten dute egungo ereduek ez dutela euskararen ezagutza erabat bermatzen, D ereduak berak ere ez. Akordioaren atal bat horren gainekoa izan beharko litzateke? Ereduen sistema desagertu beharko litzateke?

Ni ez nator bat irakurketa horrekin. Datu batzuk emango dizkizut [Parlamentura igorritako txosten mardula atera eta hainbat paragrafo aipatzen ditu, hezkuntzaren bitartez euskararen normalizazioan eta euskalduntzean izandako garapenaren ingurukoak]. Gure sistema funtzionatzen ari da, eta euskarari dagokionez emaitzak oso onak direla uste dut. Orain, hori esanda, onartu behar da hezkuntza sistemak ezin diola bakarrik erantzun inongo errealitateri.

Adibidez, uda honetan jarrera homofoboak izan direla ikusi dugu, tartean adingabeko batzuen aldetik. Jendea kolpatuz, gazte bat koman utziz, eta abar. Eta nik nire buruari esaten nion, “horiek gure hezkuntza sisteman daude”. Baina kontuan hartu behar da gure hezkuntza sisteman euren bizitzaren %8tik %12ra egiten dutela, eta beste denbora guztia hortik kanpo daudela. Alegia, gizarteak ere hezi egiten dituela.

Hizkuntzaren erabilerarekin hori gertatzen da, bizi duten egoera soziolinguistikoaren arabera, Tolosan edo Barakaldon bizi diren, gizarteak gazte horiei ematen dien erantzuna desberdina da. Hezkuntza sistemak bakarrik ezin du. Horregatik ere, Hezkuntza Hitzarmenaz ari garenean, ikastetxeetatik harago erantzunen bat eman beharko genukeela pentsatu behar dugu. Hezkuntza formalaz eta ez formalaz hausnarketa egin beharko genuke, azken horien eskaintzak integrazioarako eta kohesiorako espazio aberatsak izan daitezen. Herri bakoitzean egon daitezkeen giro sozial desberdinak esparru horietan bat egin dezaten.

Hezkuntza publikoaren eta itunpekoaren arteko auzia aspaldikoa da. Esparru honetan zer espero genezake? Aldaketarik aurreikus dezakegu?

Nik uste dut argi izan beharreko elementua dela gure hezkuntza sistemak bi oinarri oso sendo dituela. Bat publikoa da, edozein administrazioak lehenetsi behar duen sistema publikoa, baina badauka baita beste bat oso-oso garrantzitsua dena. Horrek zer esan nahi du? Gizarteak publiko zein itunpekoen artean aukeratzen du. Azkenean, publikoa izan edo itunpekoa izan, administrazioak kontuan hartu behar duena da zein errealitateri erantzuten dion. Adibidez, zuk ikastetxe publiko bat oso egoera zaurgarrian baduzu, auzo zail batean dagoelako, edo egoera konplexu batean, zentro horrek baliabide eta hezkuntza proiektu zehatz bat izan beharko du, eta atentzio bat izan beharko du; baina itunpeko ikastetxe bat egoera berean badago, behar dituen baliabideak, behar duen hezkuntza proiektua eta administrazioarekin izan behar duen harremana ere oso antzekoak izan beharko dira, daukan eginbeharra berdina delako.

 

«NOS GUSTARÍA ALIVIAR LAS MEDIDAS, PERO HAY QUE SER PRECAVIDOS»

La pandemia del covid lo está condicionando todo, y por supuesto también la Educación. Hace ya unas semanas que comenzó el nuevo curso lectivo, ¿Cómo están yendo las cosas?

Mucho más suave que el año pasado. Cuando comenzamos el curso el año pasado había mucha inquietud. La intención era mantener la presencialidad, y en los centros escolares había mucho nerviosismo e incertidumbre. Por eso, nuestra prioridad fue estrechar la relación con los centros. Este año la gente tiene más experiencia, y está más tranquila. Además, la vacunación ha ayudado muchísimo. En este momento, el punto débil sería el del alumnado de menos de doce años, mientras que los demás pueden estar, no del todo tranquilos, pero sí algo más. De todos modos, siempre insistimos en un mensaje: hay que ser precavidos. Hemos conocido varias olas de la pandemia, que nos han golpeado muy fuerte, y por ese motivo decidimos que en este inicio el protocolo fuera muy parecido al del año pasado. También decidimos mantener los recursos del curso 20-21 en este nuevo curso.

Teniendo en cuenta esa llamada a la precaución, pero considerando que aún estamos al inicio del curso y que la pandemia, al contrario, parece que va remitiendo, ¿podemos esperar cambios en ese protocolo a medida que avance el curso?

A nosotros nos gustaría. Hablamos con frecuencia, cada semana, con el Departamento de Salud para evaluar estas medidas. Tomamos la temperatura de los centros a través de los directores... A nosotros nos gustaría mucho aliviar las medidas. Pero por otra parte, como los menores de 12 años no están vacunados, eso genera preocupación. En este momento la tasa de contagios más alta está entre los niños y niñas de 0-9 años, por eso digo que la precaución es necesaria. Ya veremos cuándo puede llegar la vacuna a ese grupo de edad, y eso ya nos daría una mayor tranquilidad.I.B.