INFO

Donostiako linea batean autobus adimenduna jartzeko hitzarmena onartu dute

Lakuako Gobernuak eta Donostiako Udalak Donostian Bus Elektriko Adimenduna jartzeko proiektuaren idazketa hitzartu dute. Anoetako geltokian geralekua duen Dbusen 17. linean txertatu nahi dute ibilgailu berria. Hiriaren eta erabiltzaileek beharraz aztertu beharko dituzte orain. 

Gasteizen jada badute euren autobus adimenduna. (GASTEIZKO UDALA)

Donostian Bus Elektriko Adimenduna (BEA) martxan jarri ahal izateko proiektuaren idazketa onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak. Lakuako Gobernuak eta Donostiako Udalak hitzarmena sinatu dute proiektua idatzi eta ondoren ezartzeko. Eneko Goia alkateak azaldu duenez, Udalak Dbuseko 17. linean bus berria txertatzeko ikerkerketak egin beharko ditu.  

Udalak kontutan izan beharko du 17. lineak Anoetako Euskotrenen geltokiaren ondoan duela geralekua eta, hala, intermodalitatea bermatu beharko du hiriaren ezaugarrikin eta erabiltzailen beharrekin bat eginez. Lan hori errazteko, Anoetako geltokiaren sarrera berriaren lanekin koordinatu beharko direnez, Lakuak laguntza eskainiko du. 

Hitzarmenak 2022, 2023, 2024 eta 2025 ekitaldietan erakunde bakoitzak aurreikusi beharreko aurrekontu sailak zehazten ditu. Donostiako Udalak proiektuaren %35 finantziatuko du –8.995.000 euro–, eta aldiz, Lakuak proiektuaren %65 –16.705.000 euro–.

Aldakoeneako hitzarmena, bertan behera

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du eraginik gabe uztea Donostiako Aldakoeneako hegaleko zenbait lurzoru eta Altzako Eraikuntza Institutua berrantolatzeko Donostiako Udalak, Kutxa Fundazioak, eta Kutxa Banku Fundazioak sinatutako hitzarmena.

Arrazoiak honakoak dira: alde batetik, Altzako Eraikuntza Institutua ekipamendura eta gazte zein adinekoentzat etxebizitza dotazionalak egiteko izango da; eta bestetik, Aldakoeneako hegalean, Villa San Antonio mantendu eta ekipamendua izatera bideratuko da.

Hortaz, Udalak bi eremu horietako Plan Orokorraren aldaketa puntualarekin jarraituko du, azaldutako aldaketak kontuan hartuta.

Igeldo Tokiko Gobernu Batzordeak beste pauso bat eman du Igeldon Tokiko Erakunde Txikia sortzeko. Hala, SIADECO S.Coop.L enpresari esleitu dio Igeldoko Tokiko Erakunde Txikia sortzeko behar den txostena egiteko laguntza teknikoko zerbitzuak emateko kontratua. Kontratuaren esleipen prezioa 100.188 eurokoa izan da, eta enpresak 13 hilabeteko epea izango du txosten hori egiteko.