INFO

Maite Maiora mendi lasterkariak Hiru Haundiak probaren errekorra hautsi du (12:09:39)

Mendaroarrak 40 minututan hobetu du 2014an Silvia Triguerosek egindako marka, eta Julen Martinez de Estibariz arabarrarekin partekatu du podiuma.

Maite Maiora, poz-pozik, Hiru Haundiak probako helmugan errekorra hautsiz. (HIRU HAUNDIAK)

Maite Maiora eta Julen Martinez de Estibariz izan dira Hiru Haundiak mendi lasterketako 2021eko irabazleak. Mendaroarrak probako errekorra hausti du gainera. Bere denbora, honakoa: 12:09:39. 40 minututan hobetu du 2014an Silvia Triguerosek egindako marka. Arabarraren denbora, aldiz, 11:13:30 izan da.

Larunbat honetako 00.00etan hasi zen XXII. Hiru Haundiak mendi lasterketako edizioa. Izena eman zuten mila lagunetik 875 lagunek Murgiatik Gorbeiako gurutzerako bidea argitzen zuten, gau hotz eta zeru oskarbi baterako.

Larunbateko 00.00etan eman zitzaion hasiera probari. (HIRU HAUNDIAK)

Mutiletan, ia lehen kilometroetatik faboritoa zen Julen Martinez de Estibarizek Ubideatik bakarrik egin du ibilbide osoa. «Niretzat proba hau oso berezia da, ibilbidetik 5 km-ra bizi naiz eta hemendik entrenatzen naiz eta ibilbidea, markaketa, boluntarioak posible egiten dituen jendeari eskaini nahi diot: adierazi du irabazleak.

Bigarren, Aser Arza bizkaitarra izan da, 11:36:14ko denboran iritsita, eta hirugarren, Ander Erice izan da, 11:44:28ko denboran.

Julen Martinez de Estibariz, pozik helmugan. (HIRU HAUNDIAK)

Handik gutxira, 12:09:39ko denboran, irribarretsu sartu da Araian Maite Maiora, bosgarren postu absolutuan, emakume batek hondoko martxa handi horretan egindako markarik onena hautsiz eta 40 minututan hobetuz Silvia Triguerosek 2014an osatu zuena (12:48:22).

«UTMBn erretiratu nintzenetik, eta han bertan dortsala kendu gabe erabaki nuen hurrengo erronka Hiru Haundiak zela, hementxe baitaukat bihotza: azpimarratu du Maiorak. Bigarren, Oihane Perez bizkaitarra heldu da (15:21:39), eta Janire Fernandez de Olano arabarra hirugarren izan da (16: 10:00).