«En tu DNI pone España», Ertzaintzaren erantzuna Ernaiko gazteei
Urriaren 12an Donostiako gazteak kalera irten ziren ‘Gazteok independetzia’ leloarekin. Mobilizazioa eta gero ertzainek hiru kide identifikatu zituzten autobusean. Behin eta berriro esan zieten identifikazioa euskaraz eskatzeko, baina poliziek gaztelaniaz egingo zutela esan zieten gazteei.
Ernaik kontatu duenez, urriaren 12ko ‘Hispanitatearen Egunean’ Euskal Herriko hainbat herri eta hirietan bezala, Donostiako gazteak kalera atera ziren, «ukazioa, inposizioa eta kolonialismoaren gorazarre egunean» ez dutela ezer ospatzeko argi uzteko.
«Independentzia aldarrikatzen jarraituko dugu, egunero», adierazi zuten.
Azaldu dutenez, mobilizazioaren ondotik ertzainek gazte antolakundeko hiru kide identifikatu zituzten autobusean. Gazteek behin eta berriro esan zieten identifikazioa euskaraz eskatzeko, baina haiek identifikazioa gaztelaniaz egingo zutela erantzun zieten. «En tu DNI pone España» (zuen nortasun agirian España jartzen du), aurpegiratu zieten.
Baina haiek identifikazioa gazteleraz egingo zutela esan zieten gaztei eta euren nortasun agirian Espainola direla jartzen duela leporatuz.
— Ernai Donostia (@ErnaiDonostia) October 13, 2021
Ez da lehengo aldia Donostian horrelako hizkuntza urraketa baten aurrean aurkitzen garela eta hau onartezina da.#gazteokindependentzia pic.twitter.com/CWEwfx5drT
Ernaik salatu duenez, «ez da lehengo aldia Donostian horrelako hizkuntza urraketa bat» jasaten dutela. «Hau onartezina da», gaitzetsi dute sare sozialetan. Erreakzioen artean, badira Ertzaintzaren jokabidea Guardia Zibilarenarekin alderatu dutenak. Honakoa, adibidez:
¿Qué pone en tu DNI?
— Igor Meltxor (@IgorMeltxor) October 13, 2021
Ze jartzen du zure nortasun agirian?
Lo mismo que te preguntaría un facha, lo mismo que durante años hemos recibido en controles de la Guardia Civil, y lo mismo que elementos de la Ertzaintza utilizan con chulería y soberbia. #nazka https://t.co/t9di3M0Kom