INFO

26 urteko emakume batek oso zauri larriak jasan ditu istripu batean, Lantziegon


Emakume bat oso larri zauritu da ostegun honetan A-3226 errepidetik Oiongo noranzkoan gidatzen ari zela bidetik irten ondoren, Lantziego parean (Araba), Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Istripua 13:00ak jota zirela gertatu da, ostegun honetan, eta 26 urteko emakumeak bihotz-biriken gelditzea jasan du lesioen larritasunaren ondorioz.

Suspertze lanak egin ondoren, bertaratutako ZIU mugikorrak ospitale batera eraman du zauritua, arta zezaten. Momentuz ez dago bere egoeraren bilakaeraren berri.