INFO

660.000 ukrainarrek ihesari ekin diote jadanik, norantz eta nola?

Milaka ukrainarrek hegoaldeko eta mendebaldeko herrialdeetara ihes egiten jarraitzen dute, eta Polonia da joan den ostegunean Errusiaren operazio militarra hasi zenetik Acnurrek aipatzen dituen 660.000 errefuxiatu baino gehiagoren hartzaile nagusia.

Ukrainar errefuxiatuak, Poloniako mugan. (Wojtek Radwanski | AFP)

«500.000 errefuxiatuk baino gehiagok ihes egin dute jada Ukrainatik inguruko herrialdeetara», iragarri du astelehenean Filippo Grandi Iheslarientzako Nazio Batuen goi-komisarioak astelehen honetan. Honek esan nahi du bezperan baino 150.000 inguru gehiago direla. Eta asteartean baino 160.000 gutxiago, izan ere azkeneko zenbaketak 660.000 iheslariren berri ematen du jadanik (Acnurrek eman du kopuru hau, NBEkoaren gainetik dagoena).

Auto pilaketa ikaragarriak, oinez eginiko ibilaldi luzeak, kontrolak... hauxe da bertan dagoen egoera, mugaz muga:

Errefuxiatu horien erdiak baino gehiago Poloniara iritsi dira. Ukrainako mugan dagoen Przemysl hirira trenak iristen dira Kievetik, Poloniako Gobernuak pleitatuta, jendez gainezka, gehienak emakumeak eta haurrak.

Soldadu poloniar batek Eferi azaldu dio jendearen joan-etorria etengabea dela. Herrialde osoan ugaritu egin dira errefuxiatu horiei arreta emateko zentroak, bai tokiko agintarienak, bai partikularrenak, elkartasun-olatu handi batean.

Poloniako trenbide sareak doan garraiatuko ditu errefuxiatuak, horietako asko Polonian senide edo lagunekin.

Deutsche Bahn Alemaniako tren konpainiak igandetik aurrera doan Poloniatik herrialdeko edozein lekutara bidaiatzeko aukera ematen du.

2015eko migrazio-krisiaren harrera-herrialde nagusia izan zen Alemaniara iritsi dira jada lehen 18.000 errefuxiatu ukrainarrak.

Ukrainatik Hungarian sartu diren 85.000 pertsonetatik gehienek mugatik gertu egoteko asmoa dute, ahal denean etxera itzuli ahal izateko.

Tokiko komunikabideek gaur jakinarazi dutenez, etorrerek azken egunetako erritmo berean jarraitzen dute.

Efek zenbait muga-puntutan egiaztatu ahal izan duenez, errefuxiatu gehienak Ukrainako gutxiengo hungariarrekoak dira eta senideak edo lagunak dituzte Hungarian, nahiz eta askok Hungariako beste hiri batzuetara edo atzerrira bidaiatzen jarraitzen duten, batez ere Poloniara.

Budapesteko Udalak jakinarazi du 120 pertsona inguru hartu dituela, ia erdiak haurrak.

Hungariako lehen ministro Viktor Orban ultraeskuindarrak asiloa eskaini die Ukrainatik iristen diren atzerritar guztiei. Bere Gobernuak Irak, Siria edo Afganistan bezalako herrialdeetako errefuxiatuekiko duen immigrazioaren aurkako politika gogorra alboratu du oraingoan.

Oraingoz, 10 pertsonak bakarrik eskatu dute asiloa Hungarian.

23.500 errefuxiatu ukrainarrek baino gehiagok Errumaniara ihes egin zuten igande honetan, larunbatean baino % 20 gehiagok, Errumaniako Mugako Poliziak gaur jakinarazi duenez.

Horien erdiak, gutxi gorabehera, aurretik Moldaviatik igaro ondoren egin zuen.

Efek Errumania-Ukraina mugako puntu batean eta Bukaresteko aireportuan egiaztatu ahal izan zuenez, errefuxiatu gehienek Mendebaldeko Europako herrialdeetarako bideari jarraitzen diote, eta kasu askotan senideak dituzte zain.

Errusiak Ukrainaren aurkako eskala handiko gerra hasi zuenetik, 74.701 ukrainar sartu dira Errumanian, eta horietatik 49.340 Errumaniatik atera dira. Gehienak emakumeak, haurrak eta zaharrak dira.

Moldaviako Errepublikako agintariek astelehen honetan zehaztu dutenez, ostegunetik 69.581 herritar sartu dira Ukrainatik, eta horien erdiak herrialdetik atera dira.

1.125 pertsonak eskatu dute asiloa Moldavian, horien artean 604 ukrainar.

Europako hainbat herrialdek eta Turkiak laguntza humanitarioa bidali dute Moldaviara. Moldaviak hiru milioi biztanle baino gutxiago ditu eta Europako herrialderik txiroena da.

Errefuxiatuen fluxuaz gain, Moldavia bereziki kaltetuta sentitzen da Ukrainaren inbasioaren ondorioz, bere mugen barruan dagoen Transnistria 1990etik errepublika Errusiazalea delako, de facto independientea, eta bertan tropak ditu Moskuk.