INFO

Pirinioak zeharkatuta Nafarroa Beherean sartu da Korrika

Pirinioetan barrena ibili ondoren, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lurretara jeitsiko da Korrika astelehen honetan. Bi hiriburu bisitatuko ditu, Donibane Garazi eta Maule, azken hau iluntze partean.

Korrika, Otsagabian. (Iñigo URIZ | FOKU)

Euskararen aldeko aldarria zabalduz ia igande osoa Nafarroako Erriberan egin ondoren, Zangoza aldean hasi du Korrikak laugarren eguna. Amurriotik abiatu zenetik izan den bezala, tenperatura hotzak baina harrera beroa izan dute korrikalariek.

 

 

Zangozatik Pirinio alderantz jo du lasterketak: Irunberri, Nabaskoze, Burgi, Itzaltzu, Erronkari, Otsagabia... etenik ez du!

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.

Iker Vicente aizkolariak Bertako igogailuen kilometroa bete du.

 

 

Nekane oroitu dute Jaurrietan, Korrikarekin lotura handia izandako herritarra.

 

 

Euskal Herriko herririk altuenera iritsi da Korrika. Honela:

 

 

Karmelek ekimenaren lehendabiziko ediziotik egin ditu esatari lanak, eta nekaezin segitzen du, ilusiorik galdu gabe. Eskerrak eman dizkiote horregatik.

 

 

Halako irudi ederrak utzi ditu euskararen aldeko ekimenak Orbaizetan.

 

 

Elur manta zuria koloreztatu du Korrikaren furgonetak, Abaurrepeara bidean.

 

 

Goiz eta eguerdi partean mendi eta haranetan ibili, eta arratsaldeko 16.00ak aldera Nafarroa Beherean sartuko da lasterketa, Luzaide eta Arnegitik barrena. Edizio honek zapalduko duen hirugarren hiriburura joko du handik: Donibane Garazira; 17.00ak aldera espero dute han. Ez da ordea astelehen honetan bisitatuko duen hiriburu bakarra izango; izan ere, Nafarroa Beheretik Zuberoara igaroko da lasterketa eta 21.30ean Maulera ailegatzea aurreikusten da. Zuberoan ordu pare bat eginda, atzera Nafarroa Beherean sartuko da gauerdian, Donapaleutik.

22. Korrikaren ibilbidearen erdia eginda egongo da ordurako.