INFO

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.

Gipuzkoak hartu du lekukoa

Gauerdia baino minutu batzuk lehenago sartu zen Korrika Gipuzkoan, Mutriku zapalduta. Urola Kostan aurrera egin eta ondoren barnealderako bidea egingo du, lekukoa eskuz esku eraman asmoz. Aurten omendutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Lasarte-Orian egin dute kilometroa.


Gipuzkoa da Korrikaren gaurko protagonista. Euskararen aldeko lasterketa igandean Donostian amaituko bada ere, ostirala ere lurralde berean emanen du, lekukoa herriz herri eramanez.

Gauerdian sartu da Mutrikutik eta Deba, Itziar, Zestoa, Zumaia edo Zarautz bezalako herrietan izan du hitzordua goizaldean zehar.

Lasarte-Orian une berezia izan du Korrikak ere. Txikien eta ez hain txikien gozamenerako, aurten omendutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsek hartu dute-eta lekukoa. Herrian bertan, gainera, ekimenak 2.000. kilometroa bete du, azken txanpan sartuz.

Andoaindik igaro denean ere jendetza zuen zain Korrikak.

 

 

Villabona, Anoeta, Irura, Tolosan ere harrera beroa egin diote.

Errepide zein bidegorrietatik igarota, Korrikak ez du etenik. Ongi etorri jendetsua eman diote Urretxun euskararen olatuari. 

Ormaiztegiarrek ere ez dute euskararen aldeko lasterketa galdu izan nahi. 

Goierrin zehar aurrera eginez, Idiazabalen ere jende asko bildu du lasterketak.

 

Tamalez, euriak zertxobait itsusitu arratsaldearen azken partea. Baina ez ditu euskaltzaleak kokildu, milaka batu zaizkiolako lasterketari Beasainen, Ordizian, Legorretan, Altzon... Beasainen joaldunek zabaldu diote bidea Korrikari, une erakusgarrian.

Eta Beasandik ere mezu xume baina hunkigarru hau bidali dio korrikalari txiki honek bere ama Lierni Armendarizi, Martutenen preso dena:

 

Berastegi igarota, larunbateko lehen minutuetan berriz ere Nafarroa iparraldean sartuko da lasterketa. Atzo bezala, gauerdi aldera gertatutako da herrialde aldaketa; ostegun gauean Bizkaitik Gipuzkora, eta oraingo honetan Gipuzkoatik Nafarroara, hori bai Lapurdirunzko bidea hartzeko, larunbat arratsaldean Baiona zain dago eta.