INFO

Finalerdietarako txartel bakarra geratzen da jokoan erremonteko Sagardoaren Txapelketan

Dagoeneko, hiru bikote sailkatu dira azken aurreko txanpara: Urriza-Zubiri, Goikoetxea-Barrenetxea eta Segurola-Azpiroz.

Javi Urriza sasoi puntu ederrean heltzen ari da uda hasierara. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Astelehenean jokatu zen azken aurreko jardunaldiak gauza asko argitu zituen Sagardoaren Txapelketan. Erremontari saioan jokatutako bi partidek ez zuten emoziorik izan, baina sailkapena asko argitu zuten.
Urriza eta Zubiri (Larre Gain) bikoteak 30-16 irabazi zion Ansa II-Juaneneak (Setien) osatutakoari. Irabazleak finalerdietara sailkatu dira eta lehenengo postuan daude partidu baten faltan. Galtzaileek, ordea, puntu negatiboa izan zuten eta horrek arrisku bizian utzi ditu, laugarren postuan, bederatzi punturekin. 
Bigarren partidan ere ez zen emoziorik izan. Goikoetxea eta Barrenetxeak (Oialume Zar) 30-14 menderatu zituzten Ezkurra II eta Zaldua I (Gurutzeta). Ligaxka amaitu dute garaileek 15 punturekin eta sailkatuta daude finalerdietara, oraingoz bigarren postuan. Ezkurra eta Zalduak, berriz, puntu negatiboa batu zuten eta zaila dute finalerdietara sailkatzea. Bost puntu dituzte eta azken jardunaldian irabazi beharra dute eta Ansak eta hortaz gain, Ansa-Juaneneak ez lituzkete 17 tanto edo gehiago egin behar. 
Bi emaitza horiek, gainera, jokatu beharrik gabe, Segurola eta Azpiroz ere sailkatu dituzte finalerdietara. Beraz, dagoeneko, hiru bikote sailkatu dira finalerdietara: Urriza-Zubiri, Goikoetxea-Barrenetxea eta Segurola-Azpiroz. 
Atzoko bi partidak gorriek erraz irabazi zituzten eta ez zen berdintasunik izan. Jaun eta jabe izan ziren garaileak. Bai atzean eta bai aurrean hobeto aritu ziren irabazleak eta Barrenetxea eta Urrizak erakutsi zuten gaur egungo bi izar nagusiak direla.
Audientzia datu politak
Bestetik, Erremontari saioak datu onak ari da lortzen ETB1n. Hauen arabera katearen astelehenetako bataz besteko audientzia %84an gainditzen du. 49.000 ikusle akumulatu ditu eta 20.000ko bataz besteko ikusle kopurua.
 
 
Sailkapena-Sagardoaren Txapelketa
 
1. Urriza-Zubiri (Larre Gain) 16 puntu (lau partida)
2. Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 15 puntu (bost partida)
3. Segurola-Azpiroz (Petritegi) 12 puntu (lau partida)
4. Ansa II-Juanenea (Setien) 9 puntu (lau partida)
5. Ezkurra II-Zaldua I (Gurutzeta) 5 puntu (lau partida)
6. Aldabe-Larrañaga (Bereziartua) 0 puntu (bost partidu partida)