Cashaneko tontorrerako (5.716 m) bide berri bat ireki dute Pou anaiek, «Bizirik»
13 ordu inguru behar izan dituzte 980metroko bide hau era alpinoan eta luze guztiak era librean kateatzeko.
Oparoa izaten ari da, zinez, Pou anaiek Andeetara egindako espedizioa. Azken asteetan «Aupa Gasteiz» bideari puntu gorria (7c+) jarri eta beste bi bide alpino sortu ostean, «Hanan Pacha» eta «EMMOA», gasteiztarrek Cashaneko tontorrerako (5.716m) bide berri bat ireki dute, «Bizirik» izenarekin bataiatu dutena.
Izena ez da alperrik jarritakoa, igoeran lortutako osotasun sentimenduari egiten baitio erreferentzia, baina baita, nahi gabe, euren kamerariri, Alex Estradari, emandako sustoarengatik. Kontua da, 5.000 metrotara euren denda atzean utzi eta eskalatzen zortzi ordu eman ostean, mendiaren kontrako bidetik jaistea erabaki zutela arabarrek, hainbat orduz euren adiskidearekin inolako komunikaziorik gabe geratuz. Istripu baten beldurrez, Poutarrak berriz ikusi zituen arteko orduak amaiezinak izan omen ziren «Burritorentzat», lagunak pozik eta «bizirik» ikusi arte. Ia gaua zela he ziren gasteiztarrak kanpamentu nagusira, ia bost ordutako jaitsiera nekagarri baten ostean eta oso une hunkigarriak bizi izan zituzten laguna besarkatzerakoan.
Honako hau gasteiztarrek Mendilerro Zurian irekitako hamabigarren bidea da. Marra honek 980 metro eta M6 eta 85ºko zailtasunak ditu. Bide oso elegantea omen da eta era oso zuzenean iristen da mendi honen ipar aurpegira. Denera 13 ordu pasatxo behar izan zituzten kanpamentu nagusia utzi, tontorrera heldu eta berriz ere hasierako puntura heltzeko, tontorrean zerbait jan eta atseden hartzeko erabili zuten ordua kenduta.
NUEVA RUTA AL CASHAN 5716m. M.6/85º/980 m
— Hermanos Pou (@hermanospou) June 30, 2022
a la que bautizamos como "Bizirik" (“VIVOS” en castellano) en clara referencia al sentimiento de plenitud conseguido durante la ascensión.
NEW LINE TO CASHAN 5716m. M.6/85º/980 m#poubros @thenorthface pic.twitter.com/7LA1UQ5C3I