INFO

Taiwanen ingurutik Itsas Orira eramango ditu Txinak maniobra militarrak

Taiwaneko Gobernuak onartu duenez, Txinako Armada irlaren blokeoa eta inbasioa irudikatzen duten maniobra militarrak amaitzen ari da. Indar erakustaldian Formosako isasertzetik metro gutxitara hurbildu dira eta airetik zeharkatu dute. Pekinek maniobrekin jarrraituko du gertuko Itsas Orian.

Txinako gerrauntzia Pingtan irlatik gertu. (Hector RETAMAL | AFP)

Txinak amaitutzat jo ditu gaur Taiwan inguruan ostegunean hasi zituen  maniobra militarrak, bere aro modernoan handienak. Izan ere, ehiza-hegazkinak, gerrauntziak, misil balistikoak eta dronak erabili ditu lau egunetan, irla guztia blokeatzeko eta inbaditzeko gai dela erakutsiz.

Taiwaneko Garraio Ministeritzak ziurtatu duenez, bertako eguerdirako maniobren eragina jasan dituzten sei gunetan normaltasuna nagusitzen ari da, zazpigarren baten ostera gauerdira arte itxarotea erabaki dute aire konpainiei lasai aritzeko baimena emateko.

Armada txinatarraren eraskustaldian harrokeriak ere egon dira. Argazki batean bere untzi militar bat Taiwaneko marinaren egoitza batetik oso gertu ikusten da, ehunka metrotara, taiwaneko itsasertzetik inoiz baino. gertuago.

Beste bideo batean piloto tinatar batek Taiwaneko kostadarraren eta mendi kateen irudiak grabatu ditu.

Gainera, Pekinek iragarri duenez, Armada txinatarrak maniobra militarrekin jarraituko du, oraingoan Itsas Orian, Txina eta Koreako penintsularen artean. Txina haserre dago, haserre eta harro.

Taiwanek ez du amore emango

Taiwaneko lehen ministroak. Su Tseng Changek, irlak inoiz ez duela amore emango ohartarazi dio Txinari eta bere anexiorako aldarrikapenak ez dituela inoiz onartuko gaineratu du.

«Txinak ekimen militarrak era basatian erabili ditu eskualdeko bakea eta egonkortasuna astintzeko», azaldu du.

«Sekula ez gara presiioaren aurrean kikilduko. Askatasuna eta demokrazia aldarrikatzen dugu eta ziur gara taiwandarrek ez dutela onartzen Txinak gure etxaurrera gerra ariketak ekarri izana, gu izutu nahian», amaitu du.