INFO

Peru Nolaskoainek Eibarren utzita jokatuko du denboraldia amaitu arte

23 urteko jokalari Peru Nolaskoainek Gaizka Garitanoren aginduetara jokatuko du aurtengo sasoian, pasa den denboraldian Bigarren Mailan Amorebieta taldearen kamisetarekin 17 neurketa jokatu eta gero. Aurrez, lesio baten erruz, urte eta erdi jokatu gabe egon zen.

Peru Nolaskoain, joan den denboraldian, Amorebieta taldearekin. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Athleticek utzita, Peru Nolaskoain SD Eibar taldera joango da eta Gaizka Garitanoren aginduetara egongo da denboraldia amaitu arte. 23 urteko atzelari zumaiarrak ez zuen, nonbait, lekurik Ernesto Valverderen aginduetara eta hargatik Bigarren Mailako talde onenetako baten ariko da ekainaren 30era arte. Ostiral hontan bertan egin du ofizial erabaki hau Bilboko taldeak eta ohar baten bidez konfirmatu du.

Iaz, urte eta erdiz jokatu ezinik utzi zuen lesio malapartatu bat gainditu eta gero, Amorebieta taldearekin Bigarren Mailan 17 neurketa jokatu ahal izan zituen Nolaskoainek. Zumaiako jokalaria denboraldia amaitutakoan itzuliko da Athleticera, 2024ko ekainaren 30era arte talde zuri-gorriarekin kontratua baitu Lezamako harrobian sortutako jokalariak.

Peru Nolaskoainek badaki Lehenengo Mailan jokatzea zer den. Eduerdo Berizzo entrenatzaile argentinarraren aginduetara, 2018an egin zuen debuta Athleticen, 2018/19 denboraldiko aurreneko jardunaldian, Leganesen aurka. Gainera, bilbotarrek partida hura irabazi egin zuten eta jokalari gipuzkoarrak zuri-gorrien lehenengo gola sartu zuen. Orotara, 13 partida jokatu ditu orain arte Lehenengo Mailan Nolaskoinek Athleticen elastikoarekin.