Altsasun Guardia Zibilaren aldeko ekitaldia deitu du Cs-ek, Ospa Egunaren bezperan
2018. urtean egin zuen bezala, Altsasun deialdia egin du ostiral honetan maldan behera dabilen Ciudadanos alderdiak. Guardia Zibilari atxekimendua agertu nahi dio, urteroko Ospa Egunaren bezperan.
Urtero bezala Ospa Eguna delakoa egin egingo da larunbatean Altsasun, eta urtero bezala hautsa harrotu du honek Espainia aldean. Oraingo honetan makal dabilen Ciudadanos alderdia da lehen urratsa eman duena, eta ostiralerako ekitaldia iragarri du Sakanako hiriburuan, Estatuko Segurtasun Indarren alde eta herri aldarrikapen horren kontra.
Ines Arrimadas buru duen alderdiak iragarri du Twitterren. Ekitaldiak «guardia zibilei eskerrak emateko» helburu duela aipatzen du, besteak beste.
El viernes iremos a Alsasua a manifestarnos en contra del Ospa Eguna.
— Ciudadanos 🇪🇸🇪🇺 (@CiudadanosCs) August 29, 2022
El Gobierno de España ha abandonado a nuestras FFCCSE.
📡 @BalEdmundo "Nosotros siempre estaremos del lado de las víctimas de ETA y de las FFCCSE" #ActualidadCs pic.twitter.com/C1aUGfseAk
Vox, Asociación Profesional Justicia para la Guardia Civil delakoa, JUCIL eta Villacisneros Fundazioak Ospa Eguna debekatzeko deia egin dute aurten ere, baina alferrik.
Larunbateko hau ez da izango eskuineko alderdi espainiarrek Altsasun ekitaldia egiten duten lehenengo aldia. 2018ko azaroan Ciudadanos alderdiak berak deialdia egin zuen bertan, Altsasu zenbait gaztek jazotako espetxe zigorra babesteko asmoz, eta bere agintariekin batera PP eta Voxekoak agertu ziren.
Dozenaka batzuk baino ez ziren izan Cs-ek batutakoak; ondoko enparantza batean, aldiz, ehunka herritar elkartu ziren «Altsasu utzi bakean» aldarriaren inguruan. Musikak eta elizako kanpai hotsek oihartzunik gabe utzi zituzten espainiar alderdien probokazioak.