INFO

Txomin Garmendia bertsolari gipuzkoarra zendu da

Txomin Garmendia bertsolari berrobitarra zendu da. 1967an Gipuzkoako Txapelketako txapeldun izandakoa zen.

Txomin Garmendia, artxiboko irudi batean. (Jon URBE | FOKU)

1934an Berrobin jaioa, Txomin Garmendia gaur zendu da 88 urterekin. Paulino Garmendia eta Bittori Galartzaren semea da. Autodidakta izan zen hainbat arlotan eta ogibide desberdinetan aritutakoa zen, hala nola, nekazari, harotz, txaliari, liburu-saltzaile eta baita bere jaioterriko alkate ere.

Bertsolaritzaren alorrean ahots ezaguna zen. 50eko hamarkadan hasi zuen jendaurreko jarduna kantuan eta 1964an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapeldunorde izan zen. 1967an lortu zuen txapelketa horretako txapela janztea. Bere ibilbidean izan zuen garaipenik esanguratsuena izan zen.

Idatzitako lanak ere uzten ditu arrasto gisa Txomin Garmendiak. Izan ere, 1980an istripu batean eritu ondoren ekin zion idazkuntzari. Bere lanen artean bertso liburuak eta kontakizunak daude, baita nobela bat ere: ‘Bordaberri’, 1983an argitaratua.